Aurrera begirako neurriak azaltzeko bilera antolatu du Lekeitioko EH Bilduk
Lekeitioko Eh Bilduk deituta, batzar zabala egongo da bihar [urtarrilak 28], 19:00etan, kultur aretoan.
Espainiako Gorteetarako hauteskundeen balorazioa egiteaz gain, aurrera begira EH Bilduk hartu beharreko neurriei buruz eztabaidatuko da, hala nola, EH Bildu komunitatea eraikitzea.
2016ko udal aurrekontuak zelan dauden azaldu eta gure balorazioa ere emango dute eta HAPOari buruzko lanketaren aurrean zelako urratsak emango dituzten ere azalduko dugu.
“Bilera garrantzitsua deritzogu eta herriko EH Bildukoak sentitzen diren guztiak bertaratzea deitzen dugu”, gonbidatu dute.