Beteranoen 2. jardunaldia jokatu ezinik geratu dira hezetasunagatik
Trinketeko lurzorua bustita zegoela eta, eskupilota txapelketako partida bertan behera geratu zen domekan. Momentuz bi partida jokatu ahal izan dituzte soilikHezetasunaren ondorioz XI. Beteranoen Eskuz Binakako Txapelketako bigarren jardunaldia bertan ...
Trinketeko lurzorua bustita zegoela eta, eskupilota txapelketako partida bertan behera geratu zen domekan. Momentuz bi partida jokatu ahal izan dituzte soilik
Hezetasunaren ondorioz XI. Beteranoen Eskuz Binakako Txapelketako bigarren jardunaldia bertan behera geratu da. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, Orbea eta Arrate eta Moral eta Lakaren arteko norgahiagoka hasi egin zen, baina dema polita izan zitekeena bertan behera gelditu zen partida erdian, lursorua bustita zegoelako. Pilotari bat, gainera, jausi egin zela eta eskumuturrean min hartu zuela azaldu dute antolatzeileek.Egoera horren aurrean, berriro ere neurriren bat hartzea eskatuko diote Lekeitioko Udalari. «Domekako eguraldi bikainagaz ez da eta normala kantxa horrelako labainkor egotea», adierazi dute.
Ostopoz beteta hasi da 11. txapelketa. Hezetasuna izan dute oraingoan eta partaideen arazoak izan zituzten lehen jardunaldian. Beraz, partida bi jokatu dira momentuz, bakarrik. Lehen jardunaldiko biak: Orbea-Arrate eta Astigarraga-Foster bikoteen artekoa eta Orbea-Arrate eta Telleria-Bastida bikoteen artekoa. Lehenengoan Orbea eta Arrate izan ziren nagusi eta bigarrenean, berriz, Telleria eta Bastida.
Jaunarenaren ordezkoa hartu zuen Astigarragak txapelketako beteranoenak, tanto politak eginez. Orbearentzako ere lehen partida izan zen eta argi utzi zuen ondo moldatuko dela txapelketan.
Markagailua nahiko orekatua joan zen arren, lehen partidako azken unean aldendu egin ziren Orbea eta Arrate eta ligaxkako lehen puntua eskuratu zuten.
Hiru partida domekan
Telleriak eta Bastidak, aurtengo txapelketako faboritoek, ere ez zuten hutsik egin eta hasieratik markatu zituzten diferentziak bigarren partidan. Bastidak atzean agintzen eta Telleriak aurrean tanto bikainak eginez, erraz irabazi zuten lehen jardunaldiko bigarren partida.
Domekan jokatuko den hirugarren jardunaldirako hiru partida dituzte aurreikusita: Beraza-Etxebarria eta Orbea-Arrate bikoteen artekoa 09:30ean; Jaunarena-Foster eta Beraza-Etxebarria bikoteen artekoa 10:15ean eta Jaunarena-Egaña eta Telleria-Bastida bikoteen arteko norgehiagoka 11:00etatik aurrera.