Moto gidari batek istripua izan du gaur goizean Munitibarren
Ertzaintzak jakinarazi duenez, gaur [urtarrilak 27] 11:25 inguruan moto gidari bat errepidetik atera eta erori egin da BI-2224 errepideko 48,8 km-an, Munitibarren. Iturri berak baieztatu duenez, hasiera batean, behintzat, konortea zeukan. Hala ere, erorketaren ondorioz, hainbat kolpe jaso ditu, eta, horregatik, Galdakaoko Ospitalera eraman dute 57 urteko gizonezkoa.
Atzo [urtarrilak 26], Munitibartik gertu, beste istripu bat gertatu zen. Hain zuzen, 18:00ak aldera gertatu zen ezbeharra, BI-633 errepidean, Ziortza-Bolibarren. Auto bateko gidariak txirrinduan zihoan 73 urteko gizonezko bat harrapatu zuen autoz. Talkaren ondorioz, hainbart kolpe jasan zituen txirrindulariak, eta, hori dela eta, Galdakaoko ospitalera eraman behar izan zuten, bertan arta zezaten. Ertzainek azaldu dutenez, txirrindulariak hankan hartu zuen min, besteak beste.