Abenduan eta urtarrilean atsedenaldia egin ostean, otsailaren 27an ekingo diote berriro Ondarroako Liburuen Amuak irakurle klubeko saio berriei.
Ondarroako Udal Euskara batzordeak agertu duenez, prest dituzte maiatzera bitarteko hurrengo hiru saioak.
Ohi modura, hileko azken zapatuan batuko dira, 10:00etatik 12:00etara, Txomin Agirre udal liburutegian. Joxe Mari Urteagaren gidaritzapean, literatur zaleek liburu baten gainean jarduteko aukera edukiko dute.
Ana Urkiza idazle ondarrutarra ‘Mamuak’ liburua aurkezten. Argazkia: Elkar
Hurrengo hitzorduei dagokionez, lehenengoa, otsailaren 27an egingo da. Saio horretarako Ana Urkiza idazle ondarrutarraren azken lana aukeratu dute:
Mamuak (Elkar, 2014). Euskara batzordeak aurreratu duenez, gainera, idazleak berak parte hartuko du saioan.
Bigarren saioa apirilaren 30ean egingo dute, eta saio horretan IƱigo Aranbarriren
Apirila (Susa, 2014) izango dute mintzagai. Azkenik, maiatzaren 28an, Garazi Kamioren
Orube abandonatuak (Elkar, 2014) landuko dute.
Orube abandonatuak lanak, hain zuzen ere, Augustin Zubikarai nobela beka irabazi zuen 2013an.
Saioetan parte hartzeko edo informazio gehiago nahi izanez gero, galdetu Txomin Agirre udal liburutegian (94-683 33 43 /
liburutegia@ondarroakoudala.net) edo Udal Euskara Zerbitzuan (94-683 36 68 /
mrey@ondarroakoudala.net).