Tratamendu medikuei buruzko hitzaldia egin da Ondarroan
Osakidetzak eta Ondarroako Udaleko Gizarte Ongizate Sailak antolatuta, herenegun, Tratamendu medikuari eusteko laguntzen inguruko hitzaldi informatiboa egin zen Antiguako Ama egoitzan.Aretoa jendez gainezka egon zela nabarmendu dute antolatzaileek. Iza...
Aretoa jendez gainezka egon zela nabarmendu dute antolatzaileek. Izan ere, gaiak herritar askoren interesa piztu zuen. Ondarroako Osasun zentroko langileek, besteak beste, botiken ordainketa partekatu kontzeptuan pentsiodunek ordaintzen dena nola berreskuratu daitekeen azaldu zuten, eta tartean, osasun-karpetaren garrantziari buruz luze aritu zen Eladino Gonzalez Ondarroako Osasun zentroko zuzendaria.
Etorkizunean, gehiago
Etorkizunera begira, gainera, tresna informatikoari buruzko beste hitzaldi bat antolatu nahi dela aurreratu zuten antolatzaileek. «Martxoa bueltan, beste antzerako saio bat egin nahi dugu».
Izan ere, osasun zentroko langileek interesgarria deritzote osasun-karpetari buruzko informazio gehigarria igortzea herritarrei. «Karpeta horri esker norbere informazio klinikoa ezagutzeko aukera dago, munduko edozein tokitara joanda ere».