Batzar zabala deitu du EH Bilduk gaur arratsalderako
LEKEITIO // Lekeitioko EH Bilduk deituta batzar zabala egongo da gaur 19:00etan, kultur etxean. Espainiako Gorteetarako hauteskundeen balorazioa egiteaz gain, aurrera begira EH Bilduk hartu beharreko neurriei buruz eztabaidatuko da. 2016ko udal aurreko...
LEKEITIO // Lekeitioko EH Bilduk deituta batzar zabala egongo da gaur 19:00etan, kultur etxean. Espainiako Gorteetarako hauteskundeen balorazioa egiteaz gain, aurrera begira EH Bilduk hartu beharreko neurriei buruz eztabaidatuko da. 2016ko udal aurrekontuak azaldu eta balorazioa egingo dute, eta HAPOari buruzko lanketaren aurrean zelako urratsak emango dituzten ere azalduko dute.