Debegesa Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartearen ekimenez antolatuta, gaur [urtarrilak 28], Itziar Epalza
Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo sailburuordea Mutrikun eta Debabarrenako hainbat herritan izan da bisitan. Berarekin batera, Mertxe Garmendia Eusko Jaurlaritzako Turismo zuzendaria eta Arantza Madariaga
Basquetourreko zuzendaria ere egon dira.
Eusko Jaurlaritzako eta Basquetourreko ordezkariekin batera, gainera, Debabarrenako hainbat alkatek hartu dute parte bisitaldian. Joxe Angel Lizardi Mutrikuko alkatearekin batera honako ordezkaritza ere egon da: Miguel de Hoyos Eibarko alkatea, Ane Beitia Elgoibarko alkatea, Iker Aldazabal Soraluzeko alkatea, Sonia Garcia Mendaroko alkatea, Pedro Bengoetxea Debako alkatea, Igor Agirre Mallabiako alkatea eta Juan Carlos Abascal Ermuko alkateordea.
Ordezkariak, Mutrikuko bentalekuan museoan
Ekimenaren antolatzaileek nabarmendu dutenez, sektore turistikoak eskualdean izan duen bilakaera “balioan jartzea” izan da ekimenaren helburua. Horrekin batera, eskualdean eskaintzen diren zenbait baliabide turistiko ezagutu eta etorkizunera begira zeintzun proiektu dauden azaltzeko aukera ere izan dute.
Bisitaldia Eibarren hasi da, eta Mutrikun amaitu da; zehazki,
bentalekua museoan. Bidean ondare industrialarekin, gastronomiarekin eta kirolarekin loturiko zenbait baliabide turistiko bisitatu dituzte, eta Mutrikun, azkenik, itsas-ondarearekin loturiko ondarea ezagutu dute.
Bisita gidatuan parte hartu duten ordezkariak Mutrikuko bentalekuaren aurrean
Mutrikun alde zaharrean hasi dute bisita, eta Marta Amonarriz turismo bulegoko arduradunaren eskutik herriko ondarea gertutik ezagutzeko aukera izan dute bisitari guztiek. Bentalekuan, besteak beste, 1924an eraiki zen bentalekuaren inguruko historia eta berau probatzeko aukera ere izan dute. Azkenik, museoan barrena, arrantzarekin lotutako beste hainbat ekonomia iturri ere ezagutzeko aukera egon da.