Gasteizeko hilketa salatzeko protestak deitu dituzte
Astelehen goizaldean 30 urteko gizonezko batek bortxatu eta leihotik behera bota zuen 17 hilabeteko umea martitzenean hil zen, Gurutzetan. Erailketa hori salatzeko, elkarretaratzeak deitu dituzte gaurko Lea-Artibai eta Busturialdeko hainbat herritan. M...
Lekeition Potxuak Martxan taldeak egin du deialdia, 19:00etan, Eskolapean. Berriatuan, emakume taldeak deituta, 18:30ean egingo dute elkarretaratzea, udaletxe aurrean. Azken herri horretan, gainera, adierazpen instituzionala onartu dute.
Gernika-Lumon ere protesta egingo dute gaur. Asunek talde feministak deituta, 19:30ean egingo dute elkarretaratzea, Merkurio iturriaren aurrean.
Mutrikun martitzenean salatu zuten erasoa.
Ertzaintzak 30 urteko gizoneko bat atxilotu zuen astelehenean, haurra leihotik botatzea egotzita. Umearen amarekin liskarrean ari zela zabaldu zen hasieran, baina jakinarazi dutenez, gizona sexu abusuak egiten ari zitzaizkion haurrari.
Erasotzailea Zaballan espetxeratzea agindu du epaileak. Clara Campoamor elkartea akusazio gisa aurkeztuko da auzian, eta bizi arteko zigorra eskatuko du.