Inauterietako dantza ikastaroa antolatu du Kresala Elkarteak
ONDARROA // Ondarroako Kresala Kultur Elkartea inauterietako dantza saioak antolatzen hasi da. Urtero legez, bi dantza saio egingo dituzte. Bata, otsailaren 6an, 12:30ean, eta, bestea, otsailaren 9an, 18:30ean. Saio horiek prestatzeko, gainera, entsegu...
ONDARROA // Ondarroako Kresala Kultur Elkartea inauterietako dantza saioak antolatzen hasi da. Urtero legez, bi dantza saio egingo dituzte. Bata, otsailaren 6an, 12:30ean, eta, bestea, otsailaren 9an, 18:30ean. Saio horiek prestatzeko, gainera, entseguak egingo dituzte otsailaren 1ean eta 3an. Ume zein nagusiek elkarteak Artabide 23an duen egoitzan dantza horiek ikasteko aukera izango dute, 19:00etatik 20:00etara .