Madrilera elkartasun bidaia antolatu dute otsailaren 11rako
Eneko Goieaskoetxea busturiarraren eta Kepa Arronategi gernikarraren senideek eta lagunek Madrilera (Espainia) elkartasun bidaia antolatu dute otsailaren 11rako. Egun horretan, Goieaskoetxea epaituko dute Auzitegi Nazionalean, eta Arronategik ere dekla...
Euskal preso bi horien lagunek eta senideek, elkartasuna adieraztera hurbilduko dira Madrilera. Autobusez joango dira epaiketara, eta elkartasun bidaia horretara joan gura duten horiek Gernika-Lumoko Arrano tabernan eman beharko dute izena. Horretarako azken eguna gaur izango da.
Abianen aurkezpena
Bestalde, datorren martitzenean, otsailaren 2an, Abian eztabaidaren aurkezpena egingo dute Busturian. Era berean, eztabaida txostenaren banaketa ere egingo dela adierazi dute Busturia Aurreratik.
Abian eztabaidaren nondik norakoak ezagutu gura dituzten horiek, 19:00etan egon beharko dute Altamirako Kultur Etxean.