Ondarroa euskal idazleen agertoki bihurtuko da domekatik aurrera
Orrigorri ekimenarekin, Arrigorri ostatuak bi astetik behin, domeketan, idazleen hizketaldiak eskainiko ditu. Gotzon Barandiaranen hizketaldia izango da lehenengoa, etzi, 11:30eanOndarroako Arrigorri ostatuak antolatuta, Orrigorri ekimen literarioa egi...
Orrigorri ekimenarekin, Arrigorri ostatuak bi astetik behin, domeketan, idazleen hizketaldiak eskainiko ditu. Gotzon Barandiaranen hizketaldia izango da lehenengoa, etzi, 11:30ean
Ondarroako Arrigorri ostatuak antolatuta, Orrigorri ekimen literarioa egingo da domekan hasi eta ekainaren 5era bitartean. Egitasmo horren barruan, hainbat euskal idazlek aurkezpenak egingo dituzte, solasaldi formatuan. Gotzon Barandiararen emango dio ekimenari hasiera, domekan, 11:30ean. Sarrera doakoa izango da, eta inguruko literatura zale guztiei bertaratzeko gonbitea luzatu diete antolatzaileek.Arrigorrik antolatutako proiektu berrian honako idazleek parte hartuko dute: Harkaitz Cano, Mikel Peruarena, Katixa Agirre, Anjel Lertxundi, Iñaki Petxarroman, Bea Salaberri, Fermin Etxegoien, Koldo Izagirre, Jule Goikoetxea eta Gotzon Barandiaran.
Antolatzaileek aurreratu dutenez, idazleen hizketaldiak bi astetik behin egingo dira, domeka goizeetan.
Helburuak
Antolatzaileen iritziz, hainbat helburu lortu nahi dira ekimen berriagaz. Aiert Goenagak nabarmendu duenez, esate baterako, Ondarroako eskaintza kulturala indartu nahi da. «Uda eta udazkenean Redstone Soluk kontzertu zikloagaz egin modura, Orrigorrirekin ere Ondarroako eskaintza kulturala indartzea da ekimenaren helburua, eta Ondarroan zein inguruko herrietan dauden literatura zaleei inguruotan nahikoa ezohikoa den formatu bat eskaini».
Liher Gonzalezek gaineratu duenez, herrira zabaldu nahi da Arrigorri ostatuaren izaera kooperatiboa. «Arrigorriren izaera kooperatiboa ez da bakarrik lantaldean geratzen den zerbait, herrira zabaldu nahi dugun izateko era bat baizik. Espazioak, erabilera pribatuaz gain, publikoa izatea ere ezinbestekoa da, eta kulturari lekua egiteko bada, are -eta ezinbestekoagoa».