Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Euskal Kontzertu Ekonomikoaren nondik norakoak azalduko ditu Pedro Luis Uriartek Markina-Xemeinen

Markina-Xemein
2016/02/01
Bi urtetik gorako lanaren ondoren, Euskal Kontzertu Ekonomikoa: Ikuspuntu pertsonal bat  argitaratu du Pedro Luis Uriarte 1981 urtean Kontzertu Ekonomikoaren Negoziazio Batzordeko Presidente izan zenak, eta Alkarregin elkartearen gonbidapenari erantzunez, lan horretan jaso duen bere ikuspuntu pertsonalaz hitz egingo du Markina-Xemeingo Esperanza eraikineko Auditoriumean, etzi [otsailak 3], 19:00etan, eskainiko duen hitzaldian.
Pedro Luis Uriarte 1981 urtean Kontzertu Ekonomikoaren Negoziazio Batzordeko Presidente izan zena. Argazkia: Alkarregin

Pedro Luis Uriarte 1981 urtean Kontzertu Ekonomikoaren Negoziazio Batzordeko Presidente izan zena. Argazkia: Alkarregin

Pedro Luis Uriartek, Kontzertu Ekonomikoaren sorrera eta bilakaeraren nondik norakoak oso ondo ezagutzen ditu, bera izan bait zen, lehenengo Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailburu bezala, Kontzertu Ekonomikoaren Negoziaketa batzordearen buru. 2015.urte amaieran kaleratu zuen lan berria eta gizarte osoaren esku jarri zuen, doan, www.conciertoeconomico.com webgunean. Ibilbide oparoa
Pedro Luis Uriarte Zientzia Ekonomikoetan eta Zuzenbidean Lizentziaduna da, Deustuko Unibertsitatean. Berrogeita zortzi urteko ibilbide profesionalaren ondoren, eskarmentu handia du industria sektorean, finantza sektorean (BBV eta BBVAko Kontseilari Ordezkaria eta Presidenteorde izatera iritsi zen), aholkularitza, I+G+B eta administrazio publikoan; baita unibertsitate arloan ere, zazpi urtez Deustuko Unibertsitate Komertzialeko, enpresa eraldaketa eta kudeaketa aurreratuarekin zerikusia zuten gaietako irakasle izan bait zen. 2002.urteaz geroztik, berak sortutako Ekonomia, Enpresa, Estrategia, aholkularitza estrategikoko enpresaren Presidentea da. Betebehar horregaz batera, hainbat enpresetako Kontseilari eta Aholkularia da eta unibertsitate zein gizarteko hainbat jardunetan kolaboratzen du. 2007.urtean Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia sortu zuen, Euskadi berrikuntzaren erreferente europarra bihurtzea helburu duen erakundea, eta bere lehen Presidentea izan zen. Gaur egun, Ikerketa, Garapen eta Berrikuntza arloko hainbat ekimenetan hartzen du parte, baita ekonomia eta enpresa topagune desberdinetan ere. Administrazio publikoaren alorrean, 1980-1984 bitartean, lehenengo Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailburu izan zen. Euskal administrazio berriaren oinarri operatiboak ezartzearekin batera, Kontzertu Ekonomikoaren Negoziazio Batzordeko Presidente izan zen, Bizkaia eta Gipuzkoarentzat Kontzertu Ekonomikoa berreskuratu eta Arabakoaren eguneratzea ahalbidetu zuena, hain zuzen ere. 2005.urtean, Gipuzkoako Foru Aldundiak Urrezko Domina eman zion, Kontzertu Ekonomikoaren garrantzi eta aldarrikapenean egindako lanaren aintzatespen bezala. Bilboko Merkataritza Ganbarak Bilboko Kontsul izendatu zuen 2009 eta hurrengo urtean, 2010ean, Bilboko Udaletxeak Bilboko Ospetsu izendatu zuen.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.