Gipuzkoako batel ligan ez du emaitza onik lortu Mutrikuko Arraun Taldeak
Gipuzkoako batel ligan jokatu diren lau jardunaldietan ez du emaitza onik lortu Mutriku arraun taldeak. Domekan Trintxerpen jokatutako estropadan, esate baterako, gazte mailako taldeak 13. postua lortu zuen, eta nagusiek, aldiz, 8. amaitu zuten proba.G...
Gazteen probari dagokionez, lehen ziabogan nahikoa aurretik ibili ziren, eta bigarren ziabogan ere beste talde batzuk baino hobeto aritu baziren ere, 13. amaitu zuten. Guztira, 09:41,65 behar izan zuten proba amaitzeko.
Nagusien kasuan, aldiz, postu on bat lortzea zailagoa izan zen. Izan ere, batel batetik besterako aldea oso estua izan zen.