Hirugarren egin du Muruetak 600 kilotako bigarren jardunaldian
Bi jardunalditan lehiatu dute datorren zapatuan Idiazabalen jokatuko duten Euskadiko Goma gaineko txapelketako finalerako sailkapen fasea. Guztira, 11 talde aritu dira lehian. Zapatuan lehiatu zuten 600 kilotako bigarren sailkapen eguna, Berriozarren. ...
Abadiñok egin zuen lehenengo, eta Betigaztek, berriz, bigarren. Muruetarrak, bestalde, hirugarren postua bereganatu zuten.
Hala, finalera ailegatutako sei taldeek asteburuan izango dute 600 kilotako azken hitzordua.