Pedro Luis Uriarteren hitzaldia bihar, Markina-Xemeinen
Alkarregin elkartearen gonbidapenari erantzunez, kontzertu ekonomikoaren nondik norakoak azalduko ditu Pedro Luis Uriarte 1981 urtean Kontzertu Ekonomikoaren Negoziazio Batzordeko Presidente izan zenak, bihar, 19:00etan, Markina-Xemeingo Esperanza erai...
Ibilbide oparoa
Pedro Luis Uriarte Zientzia Ekonomikoetan eta Zuzenbidean Lizentziaduna da, Deustuko Unibertsitatean. Berrogeita zortzi urteko ibilbide profesionalaren ondoren, eskarmentu handia du industria sektorean, finantza sektorean (BBV eta BBVAko Kontseilari Ordezkaria eta Presidenteorde izatera iritsi zen), aholkularitza, I+G+B eta baita unibertsitate arloan ere.
Administrazio publikoaren alorrean, 1980-1984 bitartean, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailburu izan zen. Euskal administrazio berriaren oinarri operatiboak ezartzearekin batera, Kontzertu Ekonomikoaren Negoziazio Batzordeko Presidente izan zen, Bizkaia eta Gipuzkoarentzat Kontzertu Ekonomikoa berreskuratu eta Arabakoaren eguneratzea ahalbidetu zuena, hain zuzen ere.