Arraindegirik herrian ez daukatenentzako aukera posiblea da arraindegi ibiltari bat jartzearena, eta horren aldeko apustua egin du Berriatuko Udalak. Atzo eduki zuten, lehenengoz, aukera hori, eta arrakasta izan zuela azaldu du Jon Arriola herriko alkateak. «Oso ondo joan zen, eta, horregatik, aurrerarantzean, martitzen eta barikuro herriko plazan arraindegi ibiltaria jartzea erabaki dugu». Benta amaitu eta jarraian ailegatuko da Berriatura arraina, 09:00ak aldera, eta 13:00ak arte berau erosteko aukera izango dute bertako herritarrek.
Arraindegi ibiltaria Berriatuan. Argazkia: Berriatuko Udala