Galartza industriguneko 5. Poligono ostean egur parke bat eraiki du Etxebarriko udalak. 2015eko irailean esleitu zizkioten lanak URRE SA enpresari
63.946 eurotan eta urrian hasi ziren lanekin. Urtarrilean azken erremateak emanda, martxan jarri dute parkea.
Egur parkea prestatu dute Galartza industrigunean.
Menditik egurra ateratzen denean
ontzi aldaketa egiteko aukera ematen du parkeak. Launik enpresaren atzean kokatu dute, Etxebarriko Udalak dituen lurretan.
Eskaria aspalditik zegoela jakitera eman du udalak, leku aldaketa non egin ez zutela adierazi zieten baserritar eta egurketariek. Beraz, parkea lehen bait lehen egitea erabaki zuten, eta joan den urteko proiektuen artean sartu zuten.
Egur parkea egiteko Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza eskatu zuen udalak.