Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Herritarrentzako egitarau zabala, otsailetik aurrera, Lekeitioko Galarrenan

Lekeitio
2016/02/03
Otsailetik aurrera ekimenez betetako egitarau zabala egongo da Lekeitioko Galarrenan. Asteburuetan izango dira batez ere ekimenak eta “ahalik eta herritar gehien hurbiltzeko moduko eskaintza” osatzen ahalegindu direla nabarmendu dute Galarrena Elkartekoek.
Lekeitiar taldea Galarrenako neguko egitaraua aurkezten.

Lekeitiarrak Galarrenako neguko egitaraua aurkezten.

Momentuz otsailerako eta martxorako agenda diseinatu dute eta aurreratu dutenez, adin guztietako zein gustu ezberdinetako jendeak parte hartzeko moduko ekimenak egongo dira. Esate baterako, Imanol Ituiño magoaren emankizuna helduentzako, ipuin kontalaria txokolatadagaz lagunduta gaztetxoenentzako, Saharari buruzko hitzaldia bertako herritarra den Brahim Lambakiren eskutik. Izan ere, datozen bi hilabeteetan zehar, ia astero zerbait izango da Galarrenan. “Neguko egun hotzei lagun arteko giro epel eta atseginean aurre egin nahi dien herritar guztientzat”, esan dute antolatzaileek. Egitarau zabal horregaz Galarrena taberna bat baino askoz gehiago dela berretsi nahi du Galarrena Elkarteak, eta herritarrentzat ateak zabal zabalik edukitzeaz gain, herriari ekarpen kultural, sozial zein politikoa egitea dituela helburu. “Filosofia horren barruan ulertzen ditugu orain arte urteetan zehar Galarrenatik antolatu izan ditugun ekimen ezberdinak eta baita otsailean, martxoan zein hortik aurrera izango diren ekimen guztiak ere. Izan ere, nahiz eta gaurkoan otsaileko eta martxoko eskaintza aurkeztu, hortik aurrera ere ekimenak antolatzen jarraituko dugula azpimarratu nahi genuke”, azaldu dute. Izan ere, urtero, udaberri-uda parterako pala txapelketa prestatzen dute bai eta bestelako jarduera batzuk ere.
“Helburua, herritarrei gai ezberdinen inguruan harremantzeko espazioak erraztea eta zelanbaiteko eskaintza kultural, sozial zein politikoa egitea da eta”.
Bestalde, Herriko tabernen egoera gogorarazi dute. “Ez genuke ahazterik nahi Españako epaitegi faxistek Galarrena eta beste ehundik gora Herriko Taberna zarratzeko agindua emana dutela, eta nahiz eta azken hilabeteetan gai hau isil antzean dagoen, epaitegien erabakia irmoa dela. Egitarau zabal honekin, hortaz, ozen esan nahi dugu ez gaudela tribunal zapaltzaileen aginduei men egiteko prest, eta herriarena dena lapurtzera datozen horiek aurrez aurre izango gaituztela beti”. Otsaileko lehen ekimena Inauteri egunean izango da. 20:00etatik aurrera parrillada ederraz gozatzeko aukera egongo da Galarrenan bertan, eta ekimen horretan zein hemendik aurrera egongo diren guztietan parte hartzeko gonbitea luzatu diete herritar guztiei. Galarrenako Neguko Egitaraua

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.