Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ondarroako Gure Esku Dagok herri galdeketa 2017an egiteko asmoa agertu du

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2016/02/03
Atzo [otsailak 2] Ondarroako Kofradia Zaharrean egindako batzar irekian agertutakoaren arabera, datorren urtera begira herri galdeketa egin nahi da Ondarroan. Pedro Lasarte Gure Esku Dago herri dinamikako kidearen berbetan, herri galdeketa egin bitartean, gainera, hainbat ekimen egiteko asmoa dago, hilero-hilero.  “Gure nahia herritarren artetik parte hartze sakona egotea nahi dugu. Herritarren artean ilusioa pizte aldera, hainbat ekintza egingo ditugu datozen hilabeteotan”.
Pedro Lasarte azalpenak ematen

Pedro Lasarte azalpenak ematen

Ekimen horietan guztietan, hain zuzen ere, iragana, gaur egungo egoera eta etorkizuna nahi dituzte landu, Izan zirelako, garelako eta izango garelako lelopean. Hala, hurrengo hilabeteetarako hainbat proposamen eginda badituzte ere, horiek guztiak antolatzeko, herriko taldeen eta herritarren laguntza eta parte hartzea ezinbestekoak direla nabarmendu dute. Izan ere, herri ekimeneko kideak ekimenen dinamizatzaileak izango dira, eta herritarrak eta herria ekimen horietan parte hartzaile aktiboa.
Ekainean egingo den Adierazpen Egunarekin batera, 24 ordu iraungo dituen mendi irteera jarraia egin nahi da Santa Kurutzera
Ekimenei dagokionez, lehen ekimena prestatzen hasiak dira. Aurreko belaunaldien inguruko kontakizunak jaso nahi dituzte, eta horiekin guztiekin, ostean, erakusketa bat egingo dute Aste Santu inguruan. Erakusketa horregaz batera, gainera, Gabonetan egin beharreko kriseiluen ekimena egitea ere aurreikusita dute. Aurrerago, berriz, hainbat proposamenen artean eskualdeko mailako bizikleta martxa, herriko artisten erakusketa Alamedan eta eskualdeko produktuez egindako pintxo pote berezia egiteko asmoa dituzte. Era berean, ekainean egingo den Adierazpen Egunarekin batera, 24 ordu iraungo dituen mendi irteera jarraia egin nahi da Santa Kurutzera. Hiru urteko bideorria Ondarroako Gure Esku Dago herri dinamikak lortu nahi dituen helburuez gain, Alex Zenarruzabeitia Bizkaiko arduradunak aurrerantzean nazional mailan egin nahi diren ekimenei buruzko azalpenak eman zituen. Hain zuzen ere, hurrengo hiru urteotarako hainbat helburu finkatu dira, eta horiek aurkezten aritu zen markina-xemeindarra. “2016an hasiko gara adierazpenekin, 2017an itunagaz jarraituko genuke, eta 2018an, posible izanez gero, sorreratik helburutzat eduki dugun galdeketa posible hori egiteko aukera edukitzea aurreikusten da”.
Alex Zenarruzabeitia, Ondarroan egindako aurkezpenean

Alex Zenarruzabeitia, Ondarroan egindako aurkezpenean

Hala, hurrengo hilabeotan adierazpen eskubidearen aldeko adierazpenak jasotzen hasiko dira herriz herri. “Adierazpen horiek herrietara etorrita, bakoitzak nahi moduko forma eduki dezake, baina muina berdina izango dute. Era berean, adierazpen horiek akordio zabal baten barruan lortu beharko lirateke, ahalik eta herritar gehiena batuz”. 2016ko adierazpenak amankomunean ipinita, aldiz, 2017 ituna egingo da, eta azkenik, 2018an, Euskal Herritarron nahaia mahai gainean ipiniko da. 150, baietz Batzar irekiagaz amaitzeko, bazkidetza kanpainaren berri eman zuen Josu Etxaburu Ondarroako herri ekimeneko kideak. Kanpaina atzo [otsailak 2] ipini zen abian, eta datozen asteotan herrian, gutxienez, 150 bazkidetza lortzea helburu dutela azpimarratu zuen Etxaburuk. Oraingoz, Euskal Herri mailan, 1.000 bazkide inguru lortu dira, eta nazional mailako erronka, gutxienez, 15.000 bazkide egitea da.
Ondarroako Gure Esku Dagoren batzar irekia

Ondarroako Gure Esku Dagoren batzar irekian parte hartu zuten herritarrak

Bazkidetzak egitea oso garrantzitsua dela adierazi zuten batzar irekian. Izan ere, bertan lortzen den diruari esker babestu ahal izango dira hurrengo urteotako egitasmoak. “Gure Esku Dago ekimena ez dugu nahi inoren menpe egotea. Hurrengo hiru urteotan eman behar diren pausoak eman ahal izateko derrigorrak dira bazkideak. Derrigorrez behar ditugu bazkidetzak, baina beti ere, lortu nahi ditugun helburuekin lotutakoak”. Bazkide egiteko erari dagokionez, horiek egiteko hainbat bide daudela aurreratu zuten. Nahi duten herritarrek horretarako aukera izango dute Ondarroako Arriolaneko dendan zapatu eta domeketan, 12:00etatik 14:00etara, baina horrez gain, Gure Esku Dagoren webgunetik zuzenean bazkidetza egiteko aukera ere badago.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.