Reala utzita, Eibarren jokatuko du aurrerantzean Jon Ansotegik
Real Sociedad eta Eibar futbol taldeek baieztatu dutenez, lehenengo talde hori utzi eta bigarrenean ariko da aurrerantzean Berriatuko Jon Ansotegi futbol jokalaria.2016ko ekainaren 30era arteko kontratua zeukan Realagaz Ansotegik. 2015eko ekainaren 30e...
2016ko ekainaren 30era arteko kontratua zeukan Realagaz Ansotegik. 2015eko ekainaren 30ean bukatzen zitzaion Gipuzkoako talde horregaz hitzartutako kontratua, baina bien arteko akordio bat tarteko, urtebete gehiagorako sinatzea erabaki zuten iaz. «Oso pozik» agertu zen orduan atzelari-txuri urdina; hala ere, jakin bazekien «hainbeste urte talde berean egon ostean, noizbait amaiera edukiko zuela horrek».
Eta momentu hori iritsi da. Donostiko taldeagaz zeukan hitzarmena deuseztatu egin dute alde biek, akordio batera ailegatuta. Behin talde txuri urdinarekin zeukan lotura hautsita, Eibar taldean jokatzea hitzartu du.
Realaren eskertza
Realak eskerrak eman dizkio Ansotegiri «adierazitako konpromiso, profesionaltasun eta taldearekiko maitasunagatik». Era berean, era pertsonal zein profesionalean onena opa diola adierazi du Realak.
Eibar taldeak, bestalde, talderako «ongietorria» eman dio berriatuarrari sare sozialen bitartez.