Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zela 40 urte bete direnean, Berriatuko Udalak gertakari historiko horrekin bat egin, eta Sahararekin duen konpromisoa erakutsi du, beste batez. Oraingoan,
mozio bidez egin du, eta udal osoko bilkurak
aho batez onartu du.
Lorea Etxaburu Markina-Xemeinen biz den erizain ondarrutarra Sahara Mendebaldeko Auserdeko kanpalekuan.
RASDeko gobernu legitimoa eta
Fronte Polisarioa aitortzen dituela berretsi ditu Lea-Artibaiko herriko horrek, eta, era berean, Saharar herriak legez duen autodeterminatzeko eskubidea aldarrikatu du. Horregaz batera, Tindufen (Aljeria) babestuta dauden errefuxiatu-kanpamenduetan zein Marokok legez kontra okupatutako lurraldeetan lan egiteko konpromisoa adierazi du.
Bestalde, Espainiako Gobernuari eta nazioarteko komunitateari, espainiar estatuari eta Maroko agintariei
eskaerak egin dizkie. Espainiako Gobernuari, eta nazioarteko komunitateari, esaterako, erreferendum bidez, beharrezko ekimen politiko guztiak bultzatzeko eskatu diote, «konponbide zuzen eta behin betiko bat erdiesteko». Halaber, «giza eskubideen alde diharduten saharar aktibisten aurkako jazargoa eteteko eskatu die Marokoko agintariei, eta baita saharar preso politikoak aska ditzatela». Horrez gain, Espainiari duen erantzukizun historikoa bere gain hartzeko eskatu dio.
Azkenik,
euskal herritarren «eskuzabaltasuna» eskertu du Berriatuak.