Egunotan, arrain oso gutxi saldu da Ondarroako bentan. Izan ere, berdeleta hasi bitartean, flotaren zati handi batek geldirik jarraitzen du. Bentako arduradunen iritziz, hurrengo asteotan gehitzen joan daiteke arrantzan hasiko diren ontzien kopurua, ordura arte, ez da askorik espero. “Ontziak berdeleta hasi aurreko prestaketak egiten hasiak dira, baina beste bi edo hiru aste geldirik egongo direla uste dugu”.
Gaur [otsailak 4], esate baterako, ontziek ez dute arrainik lehorreratu, eta aurreko egunotan ere, arrain gutxi saldu da. Itsasoa nahikoa nahasi ibili da, eta horrek arraina harrapatzea asko zaildu du. Lehorraratzen ari diren arrain apurra itsasertzetik gertu ari dira arrantzatzen, Ondarroako portutik nahikoa hurbil. Asteon, batez ere, boba, sardina eta salba ale gutxi batzuk porturatu dituzte.
- MARTITZENA [otsailak 2]
- Boba. 13.800 kilo; 35 zentimo, bataz beste.
- Salba. 10.500 kilo; 0,84 euro, bataz beste.
- Sardina. 14.800 kilo; 1,78 euro, bataz beste.
- Txitxarro zuria. 2.000 kilo; 3,67 euro, bataz beste.
- EGUAZTENA [otsailak 3]
- Boba. 10.000 kilo; 32 zentimo, bataz beste.
- Txitxarro zuria. 3.100 kilo; 3,30 euro, bataz beste.