Ondarroako Udaleko ordezkariek nabarmendu dutenez, tabernak eta dendak apaintzeko inauterietako lehiaketan epaile lanetan ariko diren herritarrak behar dira. Guztira, hiru pertsona behar dira lan hori egiteko, eta herritarrek trukean 40 euroko erosketa txartela eskuratuko dute. Interesa duten herritarrek
jrosa@ondarroakoudala.net posta eletronikora idatzita egin ditzateke eskariak.
Epaileek etzi [otsailak 6], 18:00etan, elkartu beharko dute, eta lehiaketan izena eman duten taberna eta dendak ikusi eta baloratu beharko dituzte. Udalak eskurragarri jarriko die parte hartzaileen zerrenda, eta beraien lana bukatutakoan, udaletxean aurkeztu beharko dute puntu banaketaren zerrenda.