Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Hassanna Aalia: "Ez dute lurralde okupatuetan gertatzen dena ezagutzerik nahi"

Markina-Xemein
2016/02/05
Markina-Xemeingo Gazte Asanbladak gonbidatuta Akerbeltz gaztetxean egon da Hassanna Aalia ekintzaile sahararra lurralde okupatuetako egoeraren berri emateko. Asilo politikoa lortzeko zain dago.
Hassanna Aalia ekintzaile sahararra.

Hassanna Aalia ekintzaile sahararra.

Marokoko agintariek bizitza osorako zigorra agindu ondoren, asilo politikoa eskatu zenuen, baina, Espainiako Gobernuak ukatu egin zizun. Ze egoeratan zaude orain? Joan den urtarrilean asilo politiko eskaera ukatu ondoren, helegitea jarri genuen Espainiako Auzitegi Nazionalean bai eta kanporatzeko aginduari buruzko kautelazko etete bat ere. Errekurtsoa onartu zuen Auzitegi Nazionalak eta kanporatzeko agindua bertan behera uzteko ebazpena eman zuen epaiketa amaitu arte. Baina, oraindik Auzitegi Nazionalaren asiloaren ebazpenaren zain nago. Badakizu zenbat iraun dezakeen prozesu horrek? Nire abokatuak ere ez daki noiz eman dezaketen erantzuna. Urte bat daramat itxaroten. Denbora asko da eta egoera ere korapilatsua. Paperik barik zaude, hegazkinik ere ezin duzu hartu, ezin duzu bidaiatu, ezin duzu lanik egin. Egoera korapilatsua da, baina ez daukat beste erremediorik, itxaron egin behar da. Arazoren bat ere izan zenuen, dokumentazioa dela eta. Joan den urteko urrian, trenean nentorrela Galiziatik Euskal Herrirantz, Burgos aurretik gelditu egin ninduten trenean bertan eta paperak eskatu zizkidaten. Audientzia Nazionaleko paperak aurkeztu nizkien, helegitea jarrita neukala azaldu nien, erantzunaren zain nengoela eta kanporatzeko aginduari buruzko kautelazko etetea emanda nuela, hala ere, ez zuten kasurik egin eta ez zuten aintzat hartu Audientzia Nazionala bezalako organu judizial bat. Komisaldegira eraman ninduten eta bertan ordu batzuk egon eta gero kanporatzeko espediente bat zabaldu zidaten. Errekurtsoa aurkeztu genuen Burgosko epaitegian eta kasua artxibatu egin zuten. Legearen kontrako ekintza bat izan zen, goitik dagoen organu baten aginduaren kontrako neurri bat aurkeztu zuten. Horrez gain ez duzu beste arazorik eduki? Marokoarren bat etorri da protesta egitera ni hitzaldiak ematen ari nintzen lekuetara, Gasteizen eta Madrilen esate baterako, baina besterik ez. Gasteizen jo egin nahi ninduten publikoaren aurrean hitz egiteagatik. Baina ohituta gaude, beste herrialde batzuetan ere gertatu izan zaigu Sahararen egoeraren berri ematen egon garenean. Ez dute Saharako egoeraren berri ematerik nahi. Okupatutako lurraldean blokeo informatibo bat dago eta  komunikabideek ezin dute lurralde okupatuetan sartu. Orain dela aste bi esate baterako, lurralde okupatuetara heldu nahi zuten 67 pertsona kanporatu zituzten. Lurraldea blokeatu nahi dute inor ez heltzeko eta bertan gertatzen ari den guztia ez kaleratzeko. Marokoko auzitegi militar batek betirako espetxe zigorra eman zizun 2011ko otsailean. Inoiz itzultzeko aukerarik izango duzula uste duzu? Zortea izan nuen. Euskal Herrian nengoen nire kontrako bilatze eta atxilotze agindua eman zutenean. Kideekin eta beste ekintzaile batzuekin hitz egin nuen eta hemen geratzea hobe nuela esan zidaten eta han gertatzen ari zena kontatzeko ahalegina egitea eskatu zidaten. Ahotsa ematea lurralde okupatuko presoei eta biktimei. Kartzelara itzultzeak tortura eta tratu txarrak izatea suposatzen ditu. Esate baterako gure epaiketan nire kideetako bostek torturak eta tratu txarrak jasan zituztela salatu zuten. Kristalezko boteilakin egindako bortxaketak ere salatu dituzte. Beraz, hemen geratzeko erabakia hartu nuen eta asilo eskaera egin nuen. Zenbat urte daramazu hemen? Ia lau urte eta lau hilabete. Zure familiagaz harremanik badaukazu? Teknologiari esker sarri hitz egiten dut eurekin, eta nire kideen berri ere ematen didate. Nigaz batera epaituak izan diren kideak imaginatu ere ezin daitezkeen egoera sufritzen daude Marokoko kartzeletan. Euren senideek ere sufritu egiten dute, kilometro askoko bidaiak egin behar dituzte ikusteko eta espetxe zigorrak oso gogorrak direlako, hogei urtetik gorakoak. Zigorrak horren gogorrak izatea zergatik dela uste duzu? Gure epaiketan ez zuten ezelako probarik aurkeztu. Giza eskubideen aldeko erakundeek, Amnistia Internacionalek esateko, legez kanpoko epaiketa izan zela salatu dute. Garantiarik gabeko iruzur bat izan zela esan dute. Marokoko giza eskubideen aldeko elkarteek ere bat egin dute salaketa horregaz eta modu baketsuan borrokatzen duten saharar ekintzaileen kontrako epaiketa bat izan dela adierazi dute. Zonalde okupatuan borroka baketsua egitegatik epaitu gaituzte. Urte asko daramazue borrokan. Gure gatazkak 40 urte baino gehiago darama, eta egoera horren arduraduna Espainia da. Espainia da mendebaldeko saharan gertatzen ari denaren arduraduna. Afrikan okupatu zuten lurralde guztietatik modu lotsagarrian irten ziren. Beste lurraldeek erreferendum bat egin eta autodeterminazioa lortu dute, baina Espainiak ez du bete beharrekoa egin eta gaur egun, oraindik, Espainiako politika sufritzen ari gara. Marokoren okupazioa babestu zuten eta babesten eta saritzen jarraitzen dute. Zer espero duzu? Nire abokatuak beti dion modura, nire kasua liburuko kasu bat da. Froga guztiak aurkeztu ditugu. Sarritan torturatua izan naizela, tratu txarrak jasan ditudala aurkeztu dugu. Marokoko epaitegietan tratu txar eta tortura horiek salatzen aurkeztutako salaketak aurkeztu ditut, nire kasuaz hitz egiten duten Nazioarteko Amnistiak-ek eta beste erakunde batzuek egindako txostenak aurkeztu ditut, bai eta nire epaiketa ezagutzeko aukera izan zuten nazioarteko begiraleek nire kasuaz salatu zutena ere. Azkenean kaleratze edo estradiziorik ez egotea espero dugu. Hemen egongo naiz borrokan dagokidan asilo eskubidea lortzeko, eta estraditatzen banaute Espainiako Gobernuak saharar herrialdea zelan tratatzen duen erakusteko adibide argi bat izango naiz. Bien bitartean hitzaldiak ematen jarraituko duzu? Urteak daramat estatu osoan zehar bidaiatzen jendeak lurralde okupatuko errealitatea ezagutzeko hitzaldiak emanez. Hemen eta beste leku batzuetan kanpalekuetako egoeraz berba egiten da batez ere, eta lurralde okupatuetako egoera ezezagunagoa da. Urte hauetan egindako lanari esker asiloa ukatu zidatenean kanpaina indartsu bat jarri  zen abian eta hainbat komunitate autonomo, parlamentu autonomo eta partidu politikoen babesa jaso nuen. Baina babes handiena jendeak emandakoa izan da.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.