Salgai dago 'Hondarroa 2015' urtekari berria
Hile hasieratik salgai dago darroako Historia Zaleak elkarteko kideek argitaratutako Hondarroa 2015 urterkaria. Argitalpena lortzeko interesa dutenek honako tokietan lortu dezakete, sei euroren truke: Irkaitz, Idiakez, Zurrumurru, Garoa, Turismo Bulego...
Atalei dagokionez, ohi modura, orain 100 urte jaiotakoen eta baxura eta arrasteontzien zerrenda ageri dira. Bestalde, arrantza atalean Tobanekoak ontzi jabeen familiari buruzko erreportajea ere badakar urtekariak. Baserri giroan atalean, ordea, Gorozika auzoko Goxisku baserrikoak elkarrizketatu dituzte.
Artxiboak arakatzen deritzon atalean, aldiz, frankismo garaiko kontuak gogoratu dituzte. Herri eta herritarrak atalean, berriz, lehen harri zulatzailearen ondarrutarraren biziaren errepasoa eta Victoria ontziaren erreplika Ondarroan egon zeneko argazki erreportajea jaso dute. Gai horiez gain, urtero legez, argazki zaharrekin osatutako otzara ez da faltako.
Azkenik, Ondarroa, Euskal kulturaren kabia atalean iaz izandako gertakari kultural nagusiak jaso dituzte. Hala nola, Radixu Irratiaren 25. urteurrena, Antton Zubikarai zenaren bizia eta III. Marabilli festibala agertzen dira.