Urteetako elurterik handiena, iazko otsaila hasieran
2015eko otsailaren 4a zen, goiza. Iragarrita zegoen elurra kostalderaino ailegatuko zela. Baina gutxik espero zuten egin zuena. Lea-Artibain eta Mutrikun, esaterako, gora behera asko eragin zituen elurteak. Izan ere, elurra mara-mara hasi zenerako, 10:...

2015eko otsailaren 4a zen, goiza. Iragarrita zegoen elurra kostalderaino ailegatuko zela. Baina gutxik espero zuten egin zuena. Lea-Artibain eta Mutrikun, esaterako, gora behera asko eragin zituen elurteak. Izan ere, elurra mara-mara hasi zenerako, 10:30 inguru ziren. Urte askoan ikusi gabeko argazkiak ikusi ziren. Busturialdean ere nabarmen egin zuen elurra. Bi eskualdeetan hainbat arazo sortu ziren errepideetan; ordu batzuez bada ere, batzuk itxita ere egon ziren.