Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Aitor Etxeberriak irabazi du Ondarroako II. Arrigorri Bodyboard Txapelketa

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2016/02/09
Domekan [otsailak 7] Ondarroako hondartzan jokatu zen II. Arrigorri Bodyboard Txapelketa Aitor Etxeberria ondarrutarrak irabazi du. Parte hartu zuten 14 lagunen arteko lehia handia izan bazen ere, Eskilantxarri Ur Kirol Elkarteko kideak lortu zuen sari nagusia. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, jokatu ziren txanda guztietan lehia estua egon zen. “Txapelketan puntuatzen egon diren epaileen iritziz, oso txapelketa estua eta lehiatua izan zen. Deba Zurrunbilo Surf elkartetik etorritako lau gonbidatuek maila ona erakutsi zuten, eta Ondarroako eta Debako elkarteen arteko lehia bizia egon zen uretan, azken momentura arte”.
Txapelketan parte hartu zuten parte hartzaileak antolatzaileekin batera

Txapelketan parte hartu zuten parte hartzaileak antolatzaileekin batera. Argazkia: Nagore Lersundi / Eskilantxarri

Datorren urtera begira, esperientzia errepikatzeko asmoa agertu dute Eskilantxarrikoek. “Dauzkagun baliabideak eta itsasoak eman zituen aukerak ikusita, egun ederra pasa genuen. Eguzkia eta olatuak gure alde egon ziren, eta arratsalde paregabe bat igaro genuen. Benetan egun borobila izan zen, berriro errepikatzeko modukoa. Antolatzaileak eta parte hartzaileak oso gustura geratu ginen lortutako emaitzarekin”. Txapelketari dagokionez, 13:30ean hasi, eta 18:00etan amaitu zen. Txapelketak iraun zuen tartean, giro ona egon zen Arrigorri hondartza eta inguruetan. DJ Anabasak musikaz girotu zuen txapelketa, eta nahi izan zuenak eztarriak busti eta urdailak asetzeko aukera ere izan zuen. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, gainera, nahikoa ikusle hurreratu ziren parte hartzaileak animatu eta giroagaz gozatzera.
Borja Basterretxea ondarrutarra olatu bat hartzen txapelketan

Borja Basterretxea ondarrutarra olatu bat hartzen txapelketan. Argazkia: Mario Pardo / Eskilantxarri

Hamalau lehiakidek hasi zuten txapelketa, eta txandak aurrera joan ahala, finalera ailegatzeko lehia handitzen joan zela azpimarratu dute parte hartzaileek. “Finala hurreratzen joan zen heinean, lehiakideon arteko tentsioa handitzen hasi zen”. Finalaurrekoetan euren kontrako lehiakideak mendean hartu ostean, honako laurak izan ziren finalistak: Aitor Etxeberria, Fermin Txurruka, Raul Cordon eta Jon Haitz Badiola.
Txapelketako lau finalistak oroigarriekin eskuan

Lau finalistak oroigarriekin eskuan. Ezkerretik eskumara: Raul Cordon, Fermin Txurruka, Aitor Etxeberria eta Jon Haitz Badiola. Argazkia: Nagore Lersundi / Eskilantxarri

Finalean, 20 minututan, egindako lanak kontutan hartu ondoren, honela geratu zen sailkapen nagusia:
  • 1. postua: Aitor Etxeberria (Ondarroa)
  • 2. postua: Raul Cordon (Mutriku)
  • 3. postua: Jon Haitz Badiola (Ondarroa)
  • 4. Postua: Fermin Txurruka (Deba)
Horrez gain, beste bi sari ere banatu zituzten Eskilantxarri Ur Kirol Elkarteko kideek. Olaturik onenaren saria Jon Haitz Badiolak jaso zuen, eta Debako Zurrunbilo Sur Elkarteari sari berezia eman zioten.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.