Urtero modura, Lekeitioko eskolako eta ikastolako neska-mutiko, irakasle eta gurasoek kalejira egin dute gaur goizean Ateatik Independentzia Plazaraino. Mozorro koloretsuak jantzi eta dantzan egin dute ibilbidea txiki, gazte eta nagusiek Lekeitioko Musika Bandaren doinuekin. Indioek, eskimalek, kaldereroek, Erdi Aroko bizilagunek, erromesek, deabruek eta Massaiek zeharkatu dute aurtengoan Lekeitio. Ibilbidea baina, laburragoa izan da. Itsas denboralea zegoela eta, Tala ingurutik pasatu beharrean, San Pedropetik egin dute buelta plazaraino. Hantxe egin dute dantza, gero, guztiek batera, Papardua, San Pedropeko eta Antero abesti ezagunak kantatuz.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.