Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Lekeitioko EH Bilduk aurrekontuetan aldaketak egitea eskatu dio udal gobernuari

Lekeitio
2016/02/09
Lekeitioko EH Bilduk jakitera eman duenez, ez datoz bat Lekeitioko Udal Gobernuak aurkeztutako 2016ko udal aurrekontuekin. Ez edukiagaz ez eta garatzeko prozeduragaz ere. Hori dela eta EH Bildu udal taldeak dituen kezkak, kritikak, proposamenak eta iradokizunak bideratu dizkio udal gobernuari.
Lekeitioko Herri Hausnarketako batzarretan, herritarrak parte hartzen.

Lekeitioko Herri Hausnarketako batzarretan, herritarrak parte hartzen.

Urteko aurrekontuak, «derrigorrean», ekitaldi horretarako ekintzen plangintza bategaz batera egin behar dira EH Bilduren ustetan. «Ezinezkoa da aurrekontuak diseinatzea, udalak, arloz-arlo egingo dituen lan eta bultzatuko dituen politikak argi izan barik, plangintza bati esker aurreikusi bait daitezke ekimen horiek guztiak aurrera eramateko ze baliabide ekonomiko behar diren», esan dute. Udal batzordeetan ez dela plangintzarik ez arlo horreri dagokion aurrekontuen berririk eman esan du EH Bilduk. «Batzordeak izanik arlo horri dagokion eztabaida eta informazio gune nagusia, alde hau ez zaintzea akats larria da parte hartze ikuspegi batetik. Batzordeetan parte hartzen duten herritar eta eragileek ezin dute ekarpen zehatz eta esanguratsurik egin, ez baldin badakite zein ekimen egitea aurreikusten den». Era berean, udal gobernuak prozesuaren metodologia egituraren gainean ere ez dutela ezer argitu diote. Zenbat batzar eta zeintzuk foro erabiliko diren erabakiak hartzeko edo zelan hartuko diren kontuan iradokizunak besteak beste. Azaldu beharra EH Bilduk dionez, edozein parte hartze prozesutan, ezinbestean, parte hartzaileei azaldu egin behar zaie argiro eta hasieratik, bere ekarpenak haintzat hartuak izango direla, bestela, kontrako efektua lortzen da, «ekarpena ezertarako izango ez denaren sentsazioa». Bestalde, aurrez aurreko azalpenik egiterik ere ez dela aurreikusi esan dute. «Idatziz besterik ez da egin, eta gainetik azalduz egin nahi diren inbertsio nagusiak. Aurrekontuen proposamena sarean eskegitzearekin konpentsatzen da informazio hori, baina, dokumentu hori ez da edozein herritarrentzat irisgarria. Beraz, eskatzen du aurrez aurreko azalpen bat». Prozesuaren kronologia inon ez argitaratzea ere kritikatu dute, eta plangintzak argitu ez izanak beste ondorio batzuk ere badituela adierazi dute: herritarrek, ez eta oposizioak ere, ez dituela ezagutzen udalak arloz arlo bultzatuko dituen politikak. «Badakigu ekimen eta proiektuak bultzatzeko baliabide ekonomikoak izatea garrantzitsua dela, baina, era berean, denok dakigu bilatu daitezkeela moduak lanketak egiteko baliabide ekonomiko gutxi edo bat ere ez erabilita. Auzolanarekin eta lan bolondresarekin lotutako adibide onak izan ditugu azken urteetan». Muga ekonomiko zorrotzen barruan jokatu behar izateak suposatzen dituen zailtasunak ondo ezagutzen dituztela ere gaineratu dute. Eta, horregatik, prest daudela diote «herriaren norabide egoki bat denon artean diseinatzeko egin beharreko ahaleginean» parte hartzeko. «Hori baita gure oposizioaren zentzua». Partida aldaketak EH Bilduren ustez, ezinbestean mantendu behar da azken urteetako ahalegin ekonomikoa, murrizketa esanguratsurik egin barik hurrengo arloetan: gizarte ongizatea, garapena, berdintasuna, euskararen erabileraren bultzada eta normalkuntza, ingurugiro programak eta kultura. «Uste bait dugu ezinbesteko arloak direla herriaren eta herritarren garapenari begira». Hori dela eta, udal gobernuak proposatutako aurrekontuetako partida batzuetan aldaketak egitea proposatzen dute. Guztira 109.908 euroko aldaketa mahaigaineratzen dute.
Lekeitioko Gaztegunea.

Lekeitioko Gaztegunea.

Gazteguneko eraikinaren teilatuaren berriztapenak esate baterako 45.000 euroko aurrekontua dauka. «2009ko azaroan inauguratu zen eraikina; orain dela sei urte, Jose Maria Cazalisen legealdian. Denbora gutxiegi da eraikinak egokitzapen lanak behar izateko, baina behar ditu. Horregatik eraikinaren egokitzapen lanak egin zituen enpresari dagokio lan hauen kostua beregain hartzea». Horrela izan behar duenez, partida horretako dirua osasuna, ingurugiro eta zaborrak atalera, kirol taldeen beharrizanei erantzuteko, Abaroa eremuko auzolana indartu eta  eraikin txikia egokitzen hastera eta turismo eredu jasangarria bultzatzen jarraitzeko elkarteetara (Bizkaia Kosta eta Cita Slow) bideratzea eskatzen dute. Bestalde, Hiri bideetarako, 2015eko aurrekontuekin alderatuz, 65.000 euro gehiago aurreikusi direla ikusi dute. Beraz, kopuru horretako zati bat euskara batzordera, gizarte larrialdiei laguntzera, berdintasun arlora, jaietara eta kale antzerkira, udalbiltzara, UEMAra, Urriko Azokara, kooperazioko elkarlanetara, Gaindegiara eta Isuntza Arraun Elkarteari estropadak antolatzeko bideratzea planteatzen dute. Udal eraikinetara ere, iaz baino 18.000 euro gehiago bideratuko dituztela eta beste aldaketa batzuk ere proposatu dituzte. San Antoli eta San Pedro jaietarako erabiltzea aurreko urteko aurrekontua mantentzeko. Azkenik, Eudel-eri ordaintzeko erabiliko duten 1.502 euroko kopuru gehigarri hori aratusteetarako erabiltzea eskatzen dute.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.