Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Nahia Quincocesek hirugarren amaitu du Europako Txapelketan

Nerea Bedialauneta Alkorta
Mendexa
2016/02/09
Asteburuan Suitzan Salvan-Les Marecottes-en jokatu den Europako Mendi Eskiko Txapelketan sasoiko dagoela erakutsi du Nahia Quincoces Altuna eskiatzaile mendexarrak. Hain zuzen ere, Munduko Koparen barruan jokatu diren hiru probetan lehen hamarren barruan amaitu du. Domekan [otsailak 7] jokatutako esprint lasterketan, esaterako, mendexarra protagonista bihurtu zen, bere lehen domina lortuta. 04:36 behar izan zituen proba amaitzeko. Podiumean aurretik, Laetitia Roux eta Marta Garcia Farres izan zituen, hurrenez hurren.
Esprint kategoriako podiuma. Ezkerretik eskumara: Marta Garcia Farres, Laetitia Roux eta Nahia Quincoces Altuna

Esprint kategoriako podiuma. Ezkerretik eskumara: Marta Garcia Farres, Laetitia Roux eta Nahia Quincoces Altuna. Argazkia: ISMF

Quincocesek berak nabarmendu duenez, final “oso lehiatua” izan zen. “Emozioz betetako finala izan zen. Esprint kategorian parte hartu dudan lehen finala izan da, eta horrez gain, azkeneraino ez nuen jakin hirugarren amaitu nuen edo ez. Severine Ponte frantziarra eta ni batera helmugaratu ginen, eta brontzea, photo finish delakoan erabaki behar izan zen“. Guztira, Munduko Koparen barruan, hiru proba jokatu ditu, eta hiruretan lehen hamarren barruan amaitu du. Zapatuan [otsailak 6] egin zen igoera bertikalean, aldiz, 5. postuan amaitu zuen. Helmugaratzeko ordu erdi pasatxo behar izan zituen, eta orain arte egindako igoera bertikalik eta bereziena izan dela azpimarratu du. Izan ere, parte hartzaile guztiek batera irten ordez, banaka-banaka irten zuten, minutu erdiko aldeagaz. Quincocesek adierazi duenez, helmugara heldu arte ez zuen jakin ze postutan amaitu zuen proba, baina lehen hamarren artean amaitu zuela uste zuen. “Proban aurretik irten zuten bi lagun aurreratu nituen, eta nahiz eta, atzeko batek ni aurreratu, horren arabera, lehen harren artean amaitu nuela espero nuen”.
Nahia Quincoces asteburuko proba baten parte hartzen

Nahia Quincoces asteburuko proba baten parte hartzen. Argazkia: ISMF

Barikuan [otsailak 5], aldiz, bakarkako proban ere ondo moldatu zen. 12 kilometroko luzera eta 1.400 metroko desnibela zuen lasterketa 8. postuan amaitzea lortu zuen, 01:35:19 denboragaz. Bakarkako proban lortutako emaitzarekin ere pozik agertu da. «Oso proba polita izan zen. Aurreko bi egunetan elurra egin zuen, eta eskiatzeko ondo egon zen. Eguraldi ona egin zigun eta proban ez nuen bestelako arazorik eduki. Behin jausi nintzen, baina, hala ere, ez zuen sailkapen nagusian posturik galdu». Asteburuan Espainiako Txapelketa jokatuko da, baina oraindik ere ez daki bertan parte hartu ahal izango duen ala ez. Bi aste barru Italian jokatuko den 33. Transcavallo Munduko Kopako proban parte hartuko duela aurreratu du.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.