Ibaiondon edukiontziak jartzearen ideiaz galde egin die udalak herritarrei
Ondarroako Udalak Ibaiondo kalean, eta gurasoen eskariz, birziklatzeko zakarrontziak jarri nahi ditu. Hala ere, jarri aurretik, herritarren iritzia jaso nahi du.«Ibaiondoko parkean, biriziklatzeko ontziak jarri nahi ditugu. Hau toki hona dela iruditze...
«Ibaiondoko parkean, biriziklatzeko ontziak jarri nahi ditugu. Hau toki hona dela iruditzen al zaizu?» galdetu die herritarrei. Hala, bere iritzia eman nahi duenak komunikazioa@ondarroakoudala.net helbidera mezua bidali ahalko du, edo bestela, 900 314 053 telefonora deitu.
Udalak jakitera eman duenez, herritarren iritzia kontuan hartuko dute edukiontziak jartzerako orduan. Hala, papera eta kartoiarena, ontziena, gai organikoena eta errefuxarena izango dira jarriko dituzten kontainerrak.