Ekintza ezberdinetako
argazkiak eta
eskulan batzuk ikus daitezke egunotan
Uhagon kulturguneko kafetegian.
San Roke egoitzako nagusiek egindakoak dira. Urte osoan egiten duten lana kaleratu eta zahartzaroari buruz dauden aurreiritziekin apurtu nahi izan dute erakusketa baten bidez. Horrela, gaur egun bultzatzen den zahartzaro aktiboaren erakusleiho bihurtu dituzte Uhagoneko hormak.
San Roke egoitzakoen erakusketa, Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean.
Eskulan eta era askotako ekintzak egiten dituzte urtean egoitza eta eguneko zentroko erabiltzaileek: gimnasia, orientazioa, musikari lotutako ekimenak, irakurketa tailerra, irteerak, beste egoitza batzuekin hartu emonak, bai eta belaunaldi ezberdinetakoekin jarduerak ere. Horrela, esate baterako, Sormen Lantegiko umeekin ere elkartu dira eta guztiek batera egindako lanak ere ikusgai jarri dituzte Uhagonen. «Jolasaren bidez ume eta nagusien arteko hartu emana ematen da», azaldu dute San Roke egoitzako beharginek.
Aurkezpena, barikuan
Generazio arteko jarduera horretako bat izan zen bai eta, argazkietan ikus daitekeen Pirritx eta Porrotxen bisita. «Aurreko astean ere Santa Ageda abesten izan ditugu hemen Bekobenta eskola, Bera Kruz Ikastola, eta gazte eta nagusien abesbatzak», zehaztu dute egoitzakoek. Aste honetan, berriz, inauteriak zirela eta, Hippy jantzi dira, aurreko asteetan prestatutako mozorroekin.
San Roke egotetxeko nagusien erakusketa.
Horren guztiorren jakitun egin nahi izan dituzte herritarrak, bai eta senideak ere. Horretarako, erakusketa denen artean ikusteko, Uhagonen elkartuko dira,
barikuan [otsailak 12],
11:30ean eta umeekin egindako laneko diapositiba batzuk ere ikusiko dituzte.
Erakusketa ikusgai egongo da domekara arte [otsailak 14].