Bazkide kanpaina azalduko du Lekeitioko Gure Esku Dagok
Ireki berri den erabakien aroa amaiera eramateko bazkidetzaren beharra dagoela azaldu dute. 12:00etan egingo da batzarra kultur etxeko Azkue aretoan2016. urteagaz batera, erabakiaren aroan bete betean sartu garela nabarmendu du Lekeitioko Gure Esku Dag...
Ireki berri den erabakien aroa amaiera eramateko bazkidetzaren beharra dagoela azaldu dute. 12:00etan egingo da batzarra kultur etxeko Azkue aretoan
2016. urteagaz batera, erabakiaren aroan bete betean sartu garela nabarmendu du Lekeitioko Gure Esku Dagok. Ekainean Herri galdeketak burutuko dira Euskal Herriko herri askotan, eta dinamikak ez daukala atzera bueltarik esan dute.Baina, Gure Esku Dago dinamikak aurrera egiteko sostengu ekonomikoa behar du, eta horretarako bazkide kanpaina jarri dute abian, ireki berri den erabakiaren aroa amaieraino eramateko. Horren inguruko informazioa emateko herri batzarra antolatu du bihar, 12:00etan, kultur etxeko Azkue aretoan Lekeitioko Gure Esku Dagok. Bertan, kanpainaren nondik norakoak ezagutu eta bazkide egiteko aukera egongo da.
Herritarrak protagonista
«Orain dela bi urte Gure Esku Dago dinamika antolatzen hasi ginenean oinarrizko ideia batek batu gintuen, herri bat gara eta erabakitzeko eskubidea daukagu. Urte bi hauetan, oso giro onean, elkarlanean eta ilusio handiz, ekimen ugari burutu ditugu: Giza Kateak, aurkezpenak, mosaikoak, erabakiak ehunduz futbol zelaien ekimena», gogora ekarri dute. Orain berriz, nahi duenak bazkide egiteko aukera izango du. «Erabakiaren aroaren protagonistak herritarrak garelako, egin zaitez bazkide», gonbidatu dute.