Kapillak eta Astrak kontzertu bana eskainiko dute gaur
Musika gustuko duenak izango du zer aukeratu gaur, Bermeon eta Gernika-Lumon kontzertu bana izango baita. Nuntxaku kultur elkarteak antolatu du Bermeokoa; eta Ospa tabernak, Astrak eta Gerniska Rudelari Taldeak Gernika-Lumokoa.Eratu eta Han taldeak igo...
Eratu eta Han taldeak igoko dira Kapillako oholtza gainera. Ondarroako, Aguraingo eta Gasteizko hiru musikarik osatzen dute Eratu. Diotenez, taldeak «asko du metaletik, rocketik eta baita pop edo zaindutako melodietatik». Hala, «kantu gehienek bere baitan askotariko estiloak» hartzen dituztela nabarmendu dute. Bestalde, Elorriotik dator «90eko hamarkadako rockaren, pop zaratatsuaren eta hardcorearen arteko sintesi melodikoa» eskaintzen duen Han taldea.
Estilo ezberdina izango da entzungai Astran, ska doinuak nagusituko baitira gaurko Rotabator Ska jaialdian. Materia gris eta Bilbomatiks taldeak izango dira bertaratutakoak dantzan jartzeko ardura hartuko dutenak. Gainera, jaialdiak Ospan izango du jarraipena Big Time Sound System izango baita taberna horretan, Astrako kontzertuak amaitutakoan.
22:00etan hasiko dira Bermeoko nahiz Gernika-Lumoko kontzertuak, eta sarrerak 5 euro balioko du kasu bietan.
Bihar, Trinketen
Beste alde batetik, bihar Los misterios eta Loon Vagos taldeak izango dira Gernika-Lumoko Trinkete antitxokoan, 21:30ean. 5 euro ordaindu beharko da sartzearren.