Kirolontzientzako 211 amarratze eskainiko ditu Eusko Jaurlaritzak
Otsailaren 15ean hasi eta martxoaren 4ra arte egingo ahal izango dira eskaerak, profesionala ez den jolasontzi baten titular direnek eta Jaurlaritzagaz zorrik ez dutenekEusko Jaurlaritzak otsailaren 2an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argital...
Otsailaren 15ean hasi eta martxoaren 4ra arte egingo ahal izango dira eskaerak, profesionala ez den jolasontzi baten titular direnek eta Jaurlaritzagaz zorrik ez dutenek
Eusko Jaurlaritzak otsailaren 2an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitalpena egin ostean, Ondarroako portuan amarratzeak erabiltzeko baimen eskaeren prozedura hasiko du deialdi publiko bidez. Profesionalak ez diren ontzientzako 211 amarratze eskainiko ditu.Eskaerak egiteko epea otsailaren 15ean zabalduko da, eta martxoaren 4an amaitu.
Almudena Ruiz de Angulo Eusko Jaurlaritzako Garraio Azpiegituren zuzendariak adierazi duenez, eskaera aurkeztu ahal izango du profesionala ez den jolasontzi baten titularra den eta Eusko Jaurlaritzagaz zordun ez den guztiak. «Portu horretan profesionalak ez diren jolasontzietarako amarratzeen instalazioak daude, eta horiek okupatzeko beharrezkoa da aurretiaz administrazio titulu bat edo amarratzeguneak erabiltzeko baimen bat ematea. Bata ala bestea, gainera, hiru urtean behin eguneratu beharko dira».
Eskariak, zuzenean
Interesatuek eredu normalizatuan aurkeztu beharko dituzte eskaerak, eta horiek Bizkaiko Portuen Lurralde Zerbitzuan (Elkano 3, behea, 48011 Bilbo) eta Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzan (Donostia 1, Lakua 1-7. solairua, 01010 Gasteiz) jaso ahal izango dira doan, astelehenetik barikura, 09:00etatik 14:00etara. Era berean, eskaria Internetetik ere jaitsi ahal izango da, Eusko Jaurlaritzaren webgunetik: www.euskadi.eus.
Eskaerak bete ostean, zuzenean aurkeztu beharko dira, aurretik aipatutako bulegoetan, eta egun eta ordutegi beretan. Zuzenean arreta zerbitzua erabilita ere aurkeztu ahalko dituzte interesatuek eskaera orriak.