Lehenengoz, pala txapelketa mixtoa jokatuko dute Berriatuan
Asteburu bakarrean lehiatuko dute: gaur, bihar eta etzi, hain zuzen ere. Guztira, 32 bikotek eman dute izena. Nesken parte hartzea nabarmendu du Berrituko UdalakIazko atsedenaren ostean, berriro ere, pala txapelketa jokatuko dute berriatuarrek. Oraingo...
Asteburu bakarrean lehiatuko dute: gaur, bihar eta etzi, hain zuzen ere. Guztira, 32 bikotek eman dute izena. Nesken parte hartzea nabarmendu du Berrituko Udalak
Iazko atsedenaren ostean, berriro ere, pala txapelketa jokatuko dute berriatuarrek. Oraingoan, baina, aldaketekin dator lehiaketa; izan ere, udan egin ohi izan dena asteburu honetan egingo dute. Halaber, neska eta mutilak batera lehiatuko dira, bikote mixtoak osatuz.Arrakasta handia izan du estreinakoz herrian antolatu duten pala txapelketa mixtoak. Guztira, neska eta mutilez osatutako 32 bikotek eman dute izena. 12 urteko gazteetatik hasi eta nagusietara ailegatuko da asteburuan Mendibarren frontoian lehiatuko duten txapelketako adin tartea.
Gaur, 17:00etan, hasiko dute txapelketa, eta bihar 09:00etan jarraituko dute sailkapen partidekin. Egun bi horietan, zortzi taldetan banatuta bakoitzean lau bikote, hiruna partida jokatu beharko ditu bikote bakoitzak. Hala, talde bakoitzeko bana sailkatuko da domekako azken faserako.
Egun horretan, 09:00etan hasita, lehiatuko dituzte final laurdenak, finalaurrekoak eta finala.
Finala bukatutakoan, frontoian bertan geratuko dira parte hartzaile danak, bazkariagaz gozatzeko.
Lagun giroan biltzea xede
Baina, horien guztien arteko lehia baino gehiago izango da asteburukoa. Izan ere, txapelketaren helburua txapela irabaztea baino, «lagun giroan biltzea» izango da. Halaber, txapelketa mitxo horregaz, nesken parte hartzea areagotzea ere lortu nahi da; izan ere, aurrekoetan, «oso neska gutxik parte hartu dute, edo, ez da nesken txapelketarik egin, ez zegoelako parte hartzailerik». Hala, Berriatuko Udalak uste du era honetako txapelketa antolatzeak, helburu hori lortzen asko lagundu duela.
Hala, izandako arrakasta kontuan hartuta, aurrera begira ere, berriro antolatzeko asmoa erakutsi dute; «Urteroko ohitura bilakatzea da asmoa».