Zuhaitz eta Landare eta Baserri Tresneria azoka, bihar, Markina-Xemeinen
Zuhaitz eta landareen hamairu mintegi egongo dira salmenta zuzena gauzatzeko. Nekazaritza atalean zortzi dira plazabarripean egongo diren ekoizleak. 10:00etan hasiko da azokaZuhaitz, landare eta baserri tresneriaren XVI. azoka ospatuko da bihar, Markin...
Zuhaitz eta landareen hamairu mintegi egongo dira salmenta zuzena gauzatzeko. Nekazaritza atalean zortzi dira plazabarripean egongo diren ekoizleak. 10:00etan hasiko da azoka
Zuhaitz, landare eta baserri tresneriaren XVI. azoka ospatuko da bihar, Markina-Xemeinen. Beste behin ere, Zuhaitz, Landara eta Baserri Tresnerien azoka aukera aparta izango da zuhaizka, hazi eta landareak eskuratu nahi dituztenentzat.Aurtengoan 13 mintegik eman dute izena, eta beraz, era guztietako landare, lora, zuhaitz eta zuhaixkak ikusi eta, hala nahi izanez gero, salneurri paregabean erosteko aukera edukiko dute azokara hurreratzen direnek. Bizkaiko sei mintegi, Gipuzkoako bost eta Araba eta Nafarroatik etorriko mintegi bana aurkituko dituzte erosleek oraingoan, azokan.
Aurreko urteetan legez, Zaldibarko Areitio eta Belar mintegiek, Muruetako Murueta Lorategiak, Gatikako Etxebarria mintegiak, Tafallako El Montañes mintegiak eta Igorreko Artadik ez diote otsailaren bigarren zapatuko hitzorduari hutsik egingo. Mutrikuko Etxerre lorategiak ere bere loreak jarriko ditu ikusgai aurten. Horrez gain, azokan egongo dira bai eta ere, Usurbilgo Aranburu mintegia, Lasarteko Ines Floresen landarak, Zarauzko Lur berry eta Iurretako Ortuberri.
10:00etan zabalduko ditu ateak azokak eta 14:00ak arte iraungo du zabalik, eta, aurten ere, Zelaiaren goiko partean dagoen Plazabarripean kokatuko da.
Eskualdeko produktuak
Azokan jan eta edaneko postuak ere egongo dira bai eta inguruko ekoizleen produktu desberdinak erosteko aukera ere. Zortzi izango dira aurten euren produktuen salmenta zuzena egiteko Markina-Xemeinera hurbilduko diren ekoizleak, gehienak herrikoak bertakoak: ardi gaztadun ekoizle bi, Baskaran Gaztak (Markina-Xemein) eta Barroeta Gaztak (Markina-Xemein); txerrikien ekoizle bat, Ateun Harategia (Markina-Xemein); okindegi eta gozogintzako hiru ekoizle, Labegur (Berriatua), Mañeko (Mallabia) eta Meabeko Ogixe (Markina-Xemein); Maider Ostolaza eztigilea (Markina-Xemein) eta Eskuola Ahatekiak ahatekien ekoizlea (Mungia).
Bestalde, Ekozain ekologia taldeak taloak eta eskualdeko sagardo zein txakolina saltzen jarriko ditu.