Zeresan asko eman du 2016ko Emakumeen Bira iragartzeko kartelak. Hainbat udal, erakunde, talde zein norbanakok «sexistatzat» jo dute, eta, hori dela eta, kartela erretiratzeko eskatu dute; beste hainbaten artean, Berriatuko Udalak. Iritzi eta eskaera horien aurrean, Emakumeen Bira Ziklismo Kirol Elkarteak
kartela erretiratzeko erabakia hartu du.
2016ko Emakumeen Bira iragartzeko kartela
Berriatuko Udalak XXIX. Emakumeen Bira laguntzea erabaki zuen, baina berau promozionatzeko kartelak
«parekidetasunean atzera pausoa» suposatzen zuela azaldu zuen, eta bertan erabililitako lengoaia eta irudia «sexistak» zirela.
Era berean, aurtengo Emakumeen Bira bultzatzera eta errepideetan txirrindulariak izatera animatu ditu udalak herritarrak.