Etxetresna elektrikoen konponketarako Internet bitartez kontratatutako zerbitzuetan hainbat iruzur kasu atzeman dira Ondarroa eta inguruetan. Zerbitzu horiek bilatzerakoan, eta iruzurrak ekiditeko,
Ondarroako Udalak herritarrak jakinaren gainean ipini nahi izan ditu.
Iruzurgileei dagokienez, horiek erabiltzen dituzten webguneek bilatzaile nagusietan posiziorik onenetan agertzen dira eta zerbitzu ofizialen itxura ere badaukate; besteak beste, marka ofizilen logoak erabiltzen dituzte. Konponketa egiteko unea iristen denean, etxera etorri, eta tresnak konpontzen dituztenen itxurak egiten dituzte. “Ondarroako Udalak jakin duenez,
350 euroko fakturak ordaindu dituztenak ere badira. Elektrotresnak zeuden bestean uzten dituzte, konpondu barik eta berriro deitzeko saiakera egiterakoan, ez du inork telefonorik hartzen”.
Iruzurren berri izan ostean udalak herritarrei arretaz ibiltzeko deia luzatu nahi die. “Interneteko orrialdea ondo aztertu, etxera datozenean tresna ondo konponduta laga dutela bermatu eta pieza gehigarriren bat ordaintzeko eskatuz gero, pieza iritsitakoan ordaindu. Neurri hauek hartuta ere iruzurren bat izanez gero, Kontsumitzaileen arreta zerbitzua erabiltzea gomendatzen du udalak”.