Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Garraitz irla birsortzeko proiektua martxan dauka Lekeitioko Udalak

Lekeitio
2016/02/16
Lazunarri malekoiaren konponketak Garraitz irlako bisitari kopurua handitu du uda sasoitik hona. Hori dela eta, bisitarien segurtasuna bermatzeko asmoz, sasis betetako bidea garbitu zuen udalak eta hilda zeuden baina, oraindik zutik mantentzen ziren 40 arbola ere erretiratu zituzten. Garbiketa hori baina, behin behineko neurria izan da. Beste arbola erdiak ere laster hil egingo direla aurreikusten du udalak, “lur gutxi dagoelako eta kresalaren eraginez”. Hori dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiagaz lankidetzan, basoa berritzeko plangintza bat prestatzen ari dira, eman beharreko pausuak zehazteko. “Arbola gehiago sartzea merezi duen edo ez edo ze arbola den landatzeko egokiena aztertuko dugu”, argitu du Koldo Goitia Lekeitioko alkateak.
Garraitz irla, Lekeitioko portutik ikusita.

Garraitz irla, Lekeitioko portutik ikusita.

Aldundiagaz gain, Atabaka elkarteagaz ere hartu-emonetan dabil udala. Eskualdeko ondare historikoa gordetzeko lan egiten duen elkartea irla balorean ipini nahian lanean ari da, eta euren iritzia ere jakin nahi izan du udalak. Garraitz 25 proiektua jarri zuen abian Atabakak joan den urtean. Proiektu integrala izango zela azaldu zuten orduan Atabakoek, eta, beraz, Lekeitioko irlako elementu nagusi guztiak berreskuratzea dute helburu. Alde batetik, hainbat sasoitan Lekeitioren defentsarako erabilitako gotorlekua; bestetik, izurriteetan gaixoak babesteko sortutako eraikina, eta azkenik, XVII. mendean frantziskotarren komentua izandakoa. Horrez gain, irlaren paisaia ere bere onera ekartzeko asmoa daukate. «Izan ere, XX. mendearen hasieratik azken urteetara arte irlak zeukan itxura berezia guztiz aldatuta geratu da oraintsu, zuhaitz asko eta asko hil egin direlako edo egoera onean egoteko mantentze lanik ez delako egin», azaldu zuten. Irlaren egoera aztertuta egingo duten txostenaren arabera erabakiko du udalak irlari zein erantzun eman. Momentuz, beheko aldean dauden arbolak, bizirik daudenez, bertan uztea erabaki dute eta ihartuak kendu. Garraitz irla, izatez, harkaitz bat zen eta ez zegoen zuhaitzik, 1909an Adan de Yarzak pinua landatu zuenera arte.  

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.