Hiru hilabetean osoko bilkurarik ez dutela egin salatu du Bermeoko EAJk olaia zabalondo
Bermeoko Eusko Alderdi Jeltzalearen (EAJ) arabera, «EH Bilduk bermeotarren ahotsa isildu gura du». Prentsa ohar bitartez azaldu dutenez, «oposizioaren kontrola eta iritziak ekidin asmoz, ea ez dute batzorderik deitzen, eta hiru hilabete daramatzate ...
«Gutxiengoan gobernatzen dagoen udal gobernuak, oposizioari ahalik eta funtzio eta berba egiteko aukera gutxiena ematea ebatzi du; badirudi hori dela EH Bilduren gobernu-estrategia berria», diote jeltzaleek. Ondorioz, herritarren gehiengoa ere «baztertu» eta «isilarazi» egiten dutela kritikatzen dute.
Bestalde, udaleko erabaki gehienak gobernuak «inogaz kontsultatu barik» hartzen dituela azaltzen dute oharrean; «asko, gainera, alkateak dekretu bidez gauzatuta».
2015eko ekainaren 26an egindako osoko bilkuran, udalbatzarrak egiteko maiztasuna onartu zen aho batez; ohiko osoko bilkurak hilean behin egitea onartu zuten horretan. EAJk azaldu legez, «ezin daiteke herritarren parte hartzea sustatu, bermeotarrek aukeratutako zinegotziena bermatzen ez bada». Hori guztia ikusita, EH Bilduk udala «nahierara» erabiltzen duela salatu gura izan dute jeltzaleek: «Udal gobernu honek ez du oposizioaren kontrol eta iritzirik gura».