“Sare sozialetan terrorismoa goraipatzea” leporatuta, gaur [otsailak 16] epaitu dute Aritz Egurrola ondarrutarra Espainiako Auzitegi Nazionalean. Epaiketa motza izan da; izan ere, Egurrolak berak HITZAri jakin eragin dionez, gaur bertan eman diote sententzia. Guztira,
urtebeteteko kartzela zigorra eta kargu publikoak izatea debekatuko dion
hamar urteko inhabilitazioa ezarri dio epaileak.
Egurrolak nabarmendu duenez, pozik dago sententziagaz. “Espero baino zigor txikiagoa jarri didate, espetxea saihestuz. Hasiera batean, bi urteko kartzela zigorra eskatu du fiskaltzak, baina adostasun batera ailegatu, eta jaistea erabaki dute”.
Ondarrutarra
Armiarma operazioaren bigarren fasearen baitan atxilotu zuen Guardia Zibilak 2014ko azaroan, “sare sozialetan terrorismoa goraipatzea” egotzita.