Egurrolari urtebeteko kartzela zigorra ezarri diote
«Sare sozialetan terrorismoa goraipatzea» leporatuta, atzo, Madrilen (Espainia), Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitu zuten Aritz Egurrola ondarrutarra.Epaiketa motza izan zen; izan ere, Egurrolak berak HITZAri jakin eragin zionez, egunean bertan e...
Epaiketa motza izan zen; izan ere, Egurrolak berak HITZAri jakin eragin zionez, egunean bertan eman zioten sententzia. Guztira, urtebeteko kartzela zigorra eta kargu publikoak izatea debekatuko dion hamar urteko inhabilitazioa ezarri dio epaileak.
Egurrolak nabarmendu duenez, pozik dago sententziagaz. «Espero baino zigor txikiagoa jarri didate, espetxea saihestuz. Hasiera batean, bi urteko kartzela zigorra eskatu du Fernando Burgos fiskalak, baina adostasun batera ailegatu, eta jaistea erabaki dute».
Ondarrutarra Armiarma operazioaren bigarren fasearen baitan atxilotu zuen Guardia Zibilak 2014ko azaroan, «sare sozialetan terrorismoa goraipatzea» egotzita.
Egurrolaz gain, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Gomez Bermudez epaileak zuzendutako operazioan beste hainbat Twitter eta Facebook erabiltzaile atxilotu zituzten Bilbon, Donostian, Portugaleten, Gasteizen eta Iruñean.