Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Kantu bazkaria egingo da, estreinako, Ondarroan

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2016/02/17
Zubi Zahar herri ikastolak antolatuta, zapatuan [otsailak 20] kantu bazkaria egingo da Ondarroako Arrigorri Ostatuan. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, herrian horrelako ekimena egingo den estreinako aldia izango da. “Aurretik bertso bazkariak eta antzeko beste hainbat ekimen egin izan ohi ditugu, eta orain kantu bazkariaren aldeko apustua egin dugu. Nafarroa aldean sekulako arrakasta dute horrelako kantu bazkariek, eta herrian eta eskualdean kantu zaletasun handia dagoela ikusita, esperientzia hona ekartzea erabaki dugu. Herritar guztiak bertan parte hartzera gonbidatu nahi ditugu”.
Markina-Xemeinen egindako kantu bazkarian, dantzan

Markina-Xemeinen egindako kantu bazkarian, dantzan

14:30ean izango da bazkaria, baina bazkaritan batuko direnek aurretik jarrita dute hitzordua, “geroko girotzen joateko”. 13:00etan Alamedan batu eta kalerik kale kantuan ibiliko dira kantu bazkaria girotuko duten Angel Marizkurrena abeslaria eta Aitor Ibarra Jalisco eta Francisco Santxotena musikariekin batera. “Eguraldiaren iragarpenaren arabera, eguraldi ona egongo da. Hortaz, kaleak giro onez betetzeko aukera izango dugu”. Kalerik kale ibili ostean, bazkaritara joango dira. Antolatzaileek aurreratu dutenez, etxean eta bertoko produktuekin egindako menua izango dute kantu zaleek aukeran. “Bazkaria geuk prestatuko dudu etxean, eta ondoren, Arrigorrira eramango dugu”. Menuari dagokionez, honakoa izango da: patatak errioxar erara, oilaskoa letxugarekin, jogurta, edaria eta kafea. Bazkaldu ostean, iluntzera arte kantuan jarraitzeko aukera egongo da, eta tartean, ezustekoaren bat edo beste ere egon ahal dela iragarri dute antolatzaileek.
Markina-Xemeinen egindako kantu bazkaria

Markina-Xemeinen egindako kantu bazkaria. Argazkian, Angel Mariezkurrena eta musikariak: Aitor Ibarra ‘Jalisco’ eta Francisco Santxotena

Ekimenari dagokionez, datorren urtean ere antzeko ekimena egiteko asmoa agertu dute. “Gure asmoa, aurtengoak ondo irtetzen baldin badu, ekimena urtero egitea da, eta bide batez jende desberdina gonbidatu abestera. Horrelako ekimena antolatzen dugun lehen aldia da, orain ikusi egin beharko da zelako erantzuna duen”. Bertan parte hartu nahi dutenek bihar [otsailak 18] iluntzera arte salgai izango dituzte txartelak Kurike, Garoa eta Irkaitzen. 20 euroren truke, gainera, hainbat kantu biltzen dituen kantu liburuxka jasoko du opari parte hartzaile bakoitzak. Bestalde, antolatzaileek gogorarazi dutenez, 14 urtetik gorakoentzat izango da ekimena. Egitaraua Behean, Markina-Xemeinen egindako bigarren kantu bazkariko irudiak

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.