Lan Bila tailerrak jarri ditu martxan Leartibai Garapen Agentziak
Eskualdeko gazteen laneratzeko aukerak hobetze aldera, Lan Bila tailerrak emango ditu Leartibai Garapen Agentziak. Lehenengo saioak Markina-Xemeinen egingo dituzte otsailean eta martxoan, eta hurrengokoak Ondarroan eta Lekeition egingo dituztela aurreratu dute.
Leku batean zein bestean egingo diren horiek “laneratzeko prozesuan kontutan hartu behar diren aspektuak lantzen dituen ikastaroak” izango dira, betiere, gazteei laguntza eskainiz.
Ikastaroak doan izango direla jakitera eman dute antolatzaileek, eta ez dela derrigorrezkoa guztietan parte hartzea gaineratu dute. Parte hartu nahi dutenek www.leartibai.com webgunearen bitartez, 645 009 475 telefonora deituta zein leartibai@leartibai.com helbidera mezua bidali eman ahalko dute izena.
Egitaraua
Otsailak 24. 16:00etan, Lea-Artibai Berrikuntza Gunean, Erabakiak hartzeko gaitasuna ikastaroa.
Martxoak 2. 16:00etan, Lea-Artibai Berrikuntza Gunean, Gaitasun transbertsalak ikastaroa.
Martxoak 8 eta 9. 16:00etan, Lea-Artibai Berrikuntza Gunean, Sormen tailerrak.
Martxoak 16. 16:00etan, Lea-Artibai Berrikuntza Gunean, Ekintzailetza ikastaroa.