Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ondarroako ertzain etxearen birmoldatze proiektua aurkeztu du Beltran de Heredia sailburuak

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2016/02/17
Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburuak gaur [otsailak 17] aurkeztu du Ondarroako ertzain etxea eraberritzeko eta birmoldatzeko proiektu berria. Lan horien helburu nagusia “herritarrei zerbitzua hurbiltzea eta arreta hobetzea” dela nabarmendu du sailburuak. Birmoldaketa lanek 365.177,42 euroko kostua izango dute eta lau hilabeteko epean burutuko dira, horiek esleitu ostean. Beltran de Herediak azpimarratu duenez, inguruko espazio perimetral guztia modaltuko dute. Besteak beste, eraikinaren aurreko aldea guztiz itxuraldatuko da eta eraikinak hasiera baten zuen itxura hartuko du, hau da, berau babesten duten harrizko hormarik gabe. Ekialdean horma zati bat mantenduko da eraikinaren akustika babesteko, eta beste perimetro guztia babesteko egitura metaliko bat erabiliko da.
Estefania Beltran de Heredia, gaur, azalpenak ematen Ondarroan. Bere aurrean, Josu Zubiaga eta Iñaki Gurtubai ageri dira

Estefania Beltran de Heredia, gaur, azalpenak ematen Ondarroan. Bere aurrean, Josu Zubiaga eta Iñaki Gurtubai ageri dira, Ertzantzako beste agintarigaz batera

Lanen ostean, gainera, 50 metro koadro gehiago irabaziko ditu espazioak. Orain 3.682,42 metro koadro ditu, eta gero, 3.732,37 izango ditu. Sailburuaren iritziz, eraikinak funtzionaltasunean irabaziko du. “Eraikinak funtzionaltasuna irabaziko du, zerbitzua herritarrengana hurbilduz. Herritarrek, esate baterako, kaletik zuzenean edukiko dute bertarako sarrera”. Horizonte 2016 plan estragikoaren barruan Lanei dagokionez, horiek Horizonte 2016 plan estrategikoaren barruan egingo direla nabarmendu du Segurtasun sailburuak. Plan horretan aurreikusitako hobekuntza guztien artean, hainbat ertzain etxe birmoldatzea erabaki da, zentro horiek “adeitsuagoak, atseginagoak eta herritarrekiko komunikazio eta zerbitzuaren premien erantzuteko irekiagoak” izan daitezen.
Estefania Beltran de Heredia azalpenak ematen, atzean, Ondarroako ertzain etxeak izango duen itxura berria

Estefania Beltran de Heredia azalpenak ematen, atzean, Ondarroako ertzain etxeak izango duen itxura berria

Sailburuak gogoratu duenez, 2008ko irailean jasandako eraso terroristaren ostean, eta beste eraso batzuk ekidin nahian, salbuespen neurriak hartu zituzten. Horren adibide, Ondarroako eraikina guztiz babesten zuten hormak eraiki zituzten. “ETAren eraso terroristek autobabeserako neurri apartekoak hartzera behartu zuen Ertzaintza ere. Eraikinaren eta barruan jarduten zutenen segurtasuna lehenetsi zen, poliziak herritarrei eskainitako beste balio batzuen gainetik. Ondarroako ertzain etxea, argi eta garbi, horren erakusgarria da”. Gaur egungo eta 2008ko testuingurua guztiz desberdinak direla kontutan hartuta, zerbitzua orain “herritarrei gerturatzea” erabaki dutela adierazi du Beltran de Herediak. “Horizonte 2016 deritzon plan estrategikoaren barruan, eredu polizial berri baten egin dugun apustua eta gero, Ondarroako ertzain etxeari hasiera batean zuen itxura emateko unea orain izan behar zuela iruditu zaigu. Proiektuaren helburua bikoitza da: alde batetik, eraikinaren itxitura arinduko dugu, eta bestetik, beste edozein zerbitzu publiko modura, harrera herritarrengana hurbilduko dugu, espazio funtzionalagoa eta erakargarriagoa eginez.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.