Luis Ortiz Alfau miliziano ohi ezagunagaz solasaldia, Markina-Xemeinen
Euskal Herriko hainbat frontetan eta Frantziako kontzentrazio esparruetan egon zen. Ahaztuen Oroimenak antolatutako solasaldiaren helburua galderak egin eta ideiak partekatzea daAhaztuen Oroimena 1936 elkarteak antolatuta, solasaldi bat egongo da etzi,...
Euskal Herriko hainbat frontetan eta Frantziako kontzentrazio esparruetan egon zen. Ahaztuen Oroimenak antolatutako solasaldiaren helburua galderak egin eta ideiak partekatzea da
Ahaztuen Oroimena 1936 elkarteak antolatuta, solasaldi bat egongo da etzi, 12:00etan, Uhagon Kultur Guneko lehen solairuko aretoan, 100 urte betetzear den Luis Ortiz Alfau miliziano ohiagaz.Luis Ortiz Alfau (Bilbo, 1916) 18 urte zituela harrapatu zuen gerrak. Bere borondatez, Izquierda Republicanako miliziara aurkeztu eta Euskal Herriko hainbat frontetan borrokatu ondoren (Gernikako bonbardaketaren zuzeneko lekukoa izan zen), Gijonera (Asturias) arte jarraitu zuen eta bertatik ihes egin ostean, Kataluinan lotu zen berriro borrokara, bertako frontea galdu arte. Frantziara pasatu zen gero, eta Argeles sur Mer eta Gurseko kontzentrazio esparruan egon zen.
Munduko II. Gerra hasi zenean Espainiara sartzeko ahaleginak egin zituen eta Hendaiako mugan atxilotu zuten. Kartzelaratua izan zen, eta 38. Langile Batailoi Disziplinarioan behartutako lanak egin behar izan zituen.
Gaur egun Argentinako auzian frankismoaren salatzailetako bat da, horrez gain, Bizkaiko Elikagaien Bankuan boluntario lanak ere egiten ditu.
Testigantza jasota
«Bizitza gogor, aberats eta konprometitua duen gizon hau gurekin egongo da zapatuan. Ez dugu nahi Luisekin dugun hitzordu hau bere kontakizunaren berrerrepikapen soila izatea, aukeraz baliatu nahi dugulako antolatu dugu solasaldi formatuan», zehaztu dute Ahaztuen Oroimenakoek. Beraz, galderak eta ideiak partekatzea da asmoa, eta horretara gonbidatzen dituzte partaideak.
Ahaztuen Oroimenak bere 40 minutuko testigantza bat jarria dauka elkartearen webgunean. Testigantza horretan Luis Ortizek Gerra Zibilean eta ondoren bizi izandakoak azaltzen ditu. «Hitzordu honetara joatekotan daudenei argitaratuta daukagun testigantza ikustea proposatu nahi diegu. Horrela, bere barri izanda, kezka eta jakin nahia sortuko zaielakoan, luxuzko aukera honetatik paregabeko etekina atera dezagun».