Berdeleta hasita baldin badago ere, ontziek ez dute alerik arrantzatzu
Europar Batasunak kuota %15 jaitsi ostean, 9.000 tona berdel arrantzatu ahal izango dira aurten. Kantauri itsasoan arrantzan egiten duten ontzien gehiengoa, berdeleta hasi arte geldirik dago2016. urteko berdel kanpaina ofizialki astelehenean hasi bazen...
Europar Batasunak kuota %15 jaitsi ostean, 9.000 tona berdel arrantzatu ahal izango dira aurten. Kantauri itsasoan arrantzan egiten duten ontzien gehiengoa, berdeleta hasi arte geldirik dago
2016. urteko berdel kanpaina ofizialki astelehenean hasi bazen ere, baxurako arrantzaleek oraindik ez dute berdelik aurkitu. Aurten, gainera, Europar Batasunak nabarmen jaitsi du kuota; zehatz esanda, iaz baino %15 gutxiago harrapatu ahal izango da.Guztira, 9.000 tona inguruko kuota ezarri du Bruselak. Horren harira, eta kuota nabarmen jaitsi denez, arrantzaleek denboraldia nabarmen motzagoa izango dela aurreikusten dute.
Bestalde, Ondarroako Kalare Deuna kofradiako arduradunen ustez, kanpaina ez da otsailaren amaiera edo martxoaren hasierara arte hasiko. Kantauri itsasoan arrantzan egiten duten ontzien gehiengoa, esaterako, berdeleta hasi arte geldirik dago portuetan, azken prestaketa lanak egiten; egunotan, hamabi ontzi baino ez dabiltza arrantza kostaldean. «Arrantzaleek esan digutenaren arabera, datorren astean Getariarrek berdeletara joateko asmoa dute, baina arraina agertzen den edo ez, ikusi beharko da. Gure ustez, martxoa hasiera arte ez da berdel kanpaina hasiko».
Ezer aipagarririk ez
Asteko arrain salmentari dagokionez, ostera, itsaso txarra dela eta, arrain gutxi saldu da egunotan. Kofradiako arduradunek igorritako datuen arabera, herenegun eta atzo egin zen benta bakarrik, eta ez da ezer aipagarririk saldu.
Herenegun, esate baterako, 500 kaxa sardina saldu ziren, eta atzo, ostera, beste 2.500 kaxa saldu ziren. Prezioari dagokionez, eguaztenean zer edo zer garestiago saldu zen sardina; kiloa, 1,60 eta 1,20 euro bitartean. Atzo, aldiz, euroaren bueltan saldu da kiloa.