Joseba Irazoki eta lagunak eta Surikhattaren kontzertua bihar Gaztetxean
Mutrikuko Gazte Asanbladak otsailerako osatu duen kultur agendaren barruan, bihar, 22:30ean, kontzertua egingo da Gaztetxean. Sarrerak 5 euroren truke salgai egongo dira.Gazte Asanbladako kideek aurreratu dutenez, bi talde gonbidatu dituzte kasu honeta...
Gazte Asanbladako kideek aurreratu dutenez, bi talde gonbidatu dituzte kasu honetan. Alde batetik, Mutrikuko eta Ondarroako musikariez osatutako Surikhatta taldea igoko da oholtza gainera, eta, bestetik, Joseba Irazoki Berako (Nafarroa) musikaria hainbat lagunekin batera. Irazokik, besteak beste, honako musikariekin batera eskainiko du kontzertua: Felix Buff (Willis Drumond), Ager Insusnsa (Audience), Jaime Nieto (We are standard), Iban Urizar (Andrakan, Cafe teatro…) eta Igor Telletxea (Xabier Montoia, Petti…).