Gorputz espresioari buruzko ikastaroa egingo da Mutrikun
Mutrikuko Udalak antolatuta, dantza mugimendu terapian oinarritutako gorputz espresioari buruzko ikastaroa egingo da Mutrikun. Ikastaroa martxoaren 13an egingo da, 10:00etatik 13:00etara, Luardo etxean. «Ikastaro honek integraziorako esperientzia bat ...
Antolatzaileek adierazi dutenez, ikastaro trinkoan parte hartzeko ez da behar esperientzia edukitzea. Ikastaroari dagokionez, Uxue Pascual Psikologian lizentziatua eta Dantza Mugimendu Terapian masterra duenak emango du. Pascualek dantza eta gorputz mugimenduan esperientzia handia dauka: dantza garaikidea, porputz espresioa, afrikar dantza…
Ikastaroan parte hartu nahi duenak turismo bulegoan izena eman beharko du, martxoaren 10a aurretik.